Arabar Errioxako sei upategi izango dira London Wine 2010 ardao azokan

Bizkaie! 2010-05-18 10:41   Jan edanak

Merkadu ingelesa tradizinoz Errioxako ardao kontsumitzaile garrantzitsua da, Europa mailan ardao inportatzaile garrantzitsuenetarikoa baita.

Arabar Errioxako sei upategi izango dira gaurtik eguenera arte egingo dan London Wine 2010 ardao azokan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Sailaren pabiloian.

Merkadu ingelesa tradizinoz Errioxako ardao kontsumitzaile garrantzitsua da, Europa mailan ardao inportatzaile garrantzitsuenetarikoa baita.

Beraz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Saileko iturrien arabera, 'potentzial handiko merkadua da, bai esportatzaile barrientzat eta baita merkaduan barneratuta dagozan upeltegientzat, merkadu-kuotea manteniduten edota handitzen saiatzerako orduan'.

London Wine azokan parte-hartzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Sailak Arabar Errioxako ardaoa nazinoarteko merkaduetan sustatzeko egingo dituan ekintzen barruan kokatzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu