Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela aukeratzeko prozesua abian
2010-05-17 12:20Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokea iragarriko dauen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketea abian da maiatzaren 15etik. Lanak 2010. urteko garagarrilaren 15a (egun hau barruan) baino lehen aurkeztu behar dira Gerediaga Alkarteko egoitzan: Larrasoloeta, 3 (48200 Durango).
Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokea iragarriko dauen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketea abian da maiatzaren 15etik. Lanak 2010. urteko garagarrilaren 15a (egun hau barruan) baino lehen aurkeztu behar dira Gerediaga Alkarteko egoitzan: Larrasoloeta, 3 (48200 Durango).
Irabazlea epaimahai bidez aukeratuko da eta ondokoek osoktuko dabe: Gerediaga Alkarteko kide bi eta diseinuaren, komunikazinoaren edota arte plastikoen arloko hiru profesional.
Kartel irabazlearen egileak 1.300 euroko saria eroango dau.
Kartelaren ezaugarri teknikoak:
- Formatua: JPG, TIFF edo PDF.
- Erresoluzioa: 300 ppp.
- Neurriak: 70 x 50 cm (ez etzana).
- Derrigor agertu behar dan testua: Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azoka, 2010ko abenduaren 4tik 8ra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!