Euskalerriaren Adiskideen Alkarteak Amerikako independentzia prozesuei buruzko zikloa egingo dau datorren astean Bilbon

Bizkaie! 2010-05-14 15:48

Maiatzaren 17tik 21era bitartean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean eta Deustuko Unibersidadean egingo diran jardunaldietan Amerikako independentzia prozesuak landuko ditue, eta baita kontinente horretan izandako eraldaketak be, askatasunerako aldaketen testuinguruan.

Euskalerriaren Adiskideen Alkarteak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Deustuko Unibersidadeagaz alkarlanean antolatu dauen 'Las Independencias Americanas y Simón Bolívar 1810-2010' zikloa egingo da datorren astean Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan. Jarduereak hiru berbaldi jasoko ditu, astelehenean, martitzenean eta eguaztenean, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Maiatzaren 17tik 21era bitartean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean eta Deustuko Unibersidadean egingo diran jardunaldietan Amerikako independentzia prozesuak landuko ditue, eta baita kontinente horretan izandako eraldaketak be, askatasunerako aldaketen testuinguruan.

Berbaldien helburua, 200 urte igaro eta gero askatasunean oinarritutako ordena barria eregiteko bideari ekin eutson askatasunerako prozesuaren (1810-1824) alderdi esanguratsuak ezagutarazotea da. Bertan, lehentasuna emongo jako Mexikon eta Venezuelan jazotakoari, eta horretarako, Espainiako eta ozeanoaren beste aldeko historiagileen parte hartzea izango da.

Kontuak kontu, lehen berbaldia astelehenean izango da, 19:30etan, 'La Independencia novohispana: contrastes con América del Sur' izenburupean, eta Mexikoko Ikastetxeko (Colmex) Nazinoarteko Ikasketa Zentroko kidea dan Roberto Breña Sanchez doktorea izango da hizlaria.

Martitzenean, maiatzak 18, ordu berean, Bartzelonako Unibersidade Zentraleko Miguel Izard Llorens doktoreak, 'Libertarios versus Libertadores, Llaneros del Apure' hitzaldia eskainiko dau, eta eguaztenean, 19:30etan baita, 'Monárquicos pero soberanos. La ruptura de 1810' gaia jorratuko dau Venezuelako Unibersidade Zentraleko Lionel Enrique Muñoz Paz doktoreak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu