Joseba Artzarentzat txapela Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2010-05-17 11:13   Bertsolaritzea

Danetara, 160 bat lagun batu dira bart Berriatuko Saizarren pabiloian, Aitor Arrizubieta 'Toko', Eneko Arrate, Gorka Ostolaza 'Potxis', Joseba Artza, Lander Ibarluzea 'Aitxulua' eta Xabat Galletebeitia kantuan entzuteko. Idoia Aldekoa gai emoilearen aginduei erantzunez, Joseba Artzak jantzi dau bigarrenez txapela, Juan Mugartegi bertsolariaren eskutik.

Buruz burukoan, ondokoa izan zan puntuazinoa:

1.- Joseba Artza 407
2.- Gorka Ostolaza 392,5

Kontuak kontu, Joseba Artza txapeldunak zuzenean lortu dau Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta beste danek ganerako eskualdeetako puntuazinoaren zain egon beharko dabe. Hurrengo honeek dira Bizkaiko Txapelketara sailkatzeko puntu baliagarriak:

2.- Gorka Ostolaza 243,5
3.- Eneko Arrate 231,5
4.- Xabat Galletebeitia 231,5
5.- Lander Ibarluzea 231
6.- Aitor Arrizubieta 206,5

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu