'Art After Dark' saio berezia izango da Guggenheim museoan maiatzaren 14an
2010-05-14 11:43 MusikeaNazinoartean oso ezaguna dan Superpitcher DJ alemaniarra eta Alber Moya-k eta Jordi Labanda-k osotzen daben Rushmore Academy bikotea alkarrekin izango dira Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako Art After Dark egitarauaren saio berezian.
Nazinoartean oso ezaguna dan Superpitcher DJ alemaniarra eta Alber Moya-k eta Jordi Labanda-k osotzen daben Rushmore Academy bikotea alkarrekin izango dira Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako Art After Dark egitarauaren saio berezian datorren maiatzaren 14an.
Oraingoan, munduko areto eta izen handiko jaialdietatik emonaldiak eskaintzen dabilen Superpitcher DJ alemaniarra izango da buru Guggenheim Bilbao Museoan, artea eta nazinoarteko DJen musikea buztartzen dituan ekitaldi honetan. Aksel Schaufler, Superpitcher izenez ezagunagoa, Koloniako Kompakt diskoetxeko adierazleetako bat da eta M83, DJ Hell, Rufus Wainwright, Hot Chip eta Foals artistan kantak nahastau ditu. Ganera, argitaratu dituan diskoetan elektro-pop arrakastatsua da nagusi, berbarako, Heroin (2001) goretsitako single-a, Brian Eno-ren Baby’s on Fire kantearen bertsinoa, Here Comes Love diskoa eta Today nahasketen CDa.
Art After Darken azken-aurreko saio honetan, Albert Moya aktore eta arte-publizidade zuzendariak eta Jordi Labanda nazinoarteko irudigile ospetsuak emongo deutse ikutu berezia Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatutako egitarauari. Moya-Labanda bikotea, Bartzelonako giroan arrakastatsuenetakoa, elektroindiea eta elektropopa lantzeagaitik da ezaguna eta saioetan musika elektroniko finena, dance euforiaz bustitako nahasketak eta musika-une dotoreak eskaintzen ditue.
Madel-ek emongo deutso amaierea egitarauari. Diziplina ugari jorratzen dituan artista hau Madelman eta Chico y Chica taldeetako kide izan da eta ezinbesteko adierazlea da Bilbon eta estaduan. Bere saioetan, underground musikatik hasten da mainstream-era ailegetako.
Aurten Europako 2.000 museo baino gehiago batuko dira gau berezi honetan eta ateak gauez edegiko ditue. Guggenheim Bilbao Museora bertaratzen diranek, nazinoarteko DJen saioez gan, Anish Kapoor eta Robert Rauschenberg: Gluts aldi baterako erakusketez eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak Bilduma Iraunkorraren aurkezpenaz gozau ahal izango dabe 22:00etatik aurrera. Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12€ Publiko orokorra eta 8€ Museoaren Lagunak. Ikusle kopurua mugatua da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!