Euskal Toponimia ardatz Euskerearen Jatorriaren V. Biltzarra
2010-05-13 17:53 Euskerea berbagaiToponimiak hizkuntzalaritzearen barruan dauen garrantzia azpimarratu nahi da, maiatzaren 15ean Arteagan egingo dan biltzar honetan, beraren bidez, orain milaka urte sortu ziran berben esanahia ulertuz, hizkuntzearen sorrerea aditzeko gakoak eskuratu daitekezalako.
Maiatzaren 15ean, Bizkaiko Arteaga herrian, Euskerearen Jatorriaren V. Biltzarra egingo da. Lau biltzar egin eta gero, aurtengoak toponimiaren gaia izango dau berbagai. Toponimiak hizkuntzalaritzearen barruan dauen garrantzia azpimarratu nahi da biltzar honetan, beraren bidez, orain milaka urte sortu ziran berben esanahia ulertuz, hizkuntzearen sorrerea aditzeko gakoak eskuratu daitekezalako. Baina lehenengo eta behin euskal toponimia ezagutzea beharrezkoa da, bai Euskal Herrian kokatuta daukaguna baita kanpoan ere.
Biltzarrean, goiz partean, bi hizlarik jorratuko ditue aitatu gaiak: Luis Mari Mujika, batetik, Araba, Errioxa eta Burgosko euskal toponimiaz berba egingo dau, azken urteotan egin dituan batze lanetan oinarrituta. Ondoren, Bienvenido Marcaray Huescako ikerleak penintsulan dagozan toponimo iberiarretan oinarrituta, iberiera hizkuntzearen interpretazinoaz jardungo dau. Ondoren, Euskal Herritik kanpoko euskal toponimiari buruzko mahai ingurua izango da.
Arratsaldean, Santimamiñe kobetara bisitea izango da. Ondoren, mahai-inguru edegian, Euskal Herriko herrialdeen eta uriburuen berben esanahiaz hitz egingo dabe ikerleek eta, amaitzeko, Iruña Veleian azken urte honetan izan diran jazoera garrantzitsuenen barri emongo dau Martin Elexpuru adituak.
Egitaraua
09:45 Harrera, akreditazinoa eta liburuen erakusketea.
10:00 Agurra eta aurkezpena.
10:10 Luis Mari Mujika: 'Araba, Burgos eta Errioxako euskal toponimia'.
11:00 Bienvenido Mascaray: 'Interpretación de la lengua ibérica'.
12:00 Atsedenaldia
12:30 Mahai-ingurua: 'Euskal toponimia Euskal Herritik kanpo'.
14:15 Bazkaria
17:00 Bisitaldia: Santimamiñeko kobak.
18:15 Mahai-ingurua: 'Euskal Herriko zazpi herrialde eta uriburuen toponomiaz'.
Konbidatuak: Josu Naberan, Felix Zubiaga, Luis Mari Mujika eta Bienvenido Mascaray.
19:15 Martin Elexpuru: 'Azken urte honetako bilakaerea Iruña Veleian auzian'.
20:00 Biltzarraren amaierea.
Izen-emotea
Biltzarraren lekua: Arteagako Kultur Aretoa (Busturialdean, Gernikatik 8 km-tara)
Izena emoteko: euskararenjatorria@gmail.com.
Ekarpena: 45 euro (bazkaria eta Santimamiñeko bisita barne). Ikasle edo lanbakoek: 30
Euskadiko Kutxa: 3035 0038 91 0380081747 (jarri izen-abizena+eposta)
Informazino gehiago:
www.euskararenjatorria.eu
www.blogari.net/euskjatorria
www.blogari.net/eleiker
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!