Kirmen Uribek Pen Cluben saria jaso dau New Yorken
2008-05-21 14:36 sariak-autortzakPen American Centerrek, munduko literatur erakunde zaharrenak (www.pen.org) 2008ko 11 literatur sariak (PEN Literary Awards 2008) banatu ditu, tartean, beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanen itzulpenetakoak.
Lurrikarearen erdigunean
2008-05-21 14:17 BidaideSano gatxa da azaltzea Sichuán probintziako Chengdu uriburutik maiatzaren 12ko lurrikareak erabat suntsitu eban Hanwang lurraldera doan errepidean sentiduten dana.
Juanra Madariaga bilbotarrak Everesteko tontorra zapaldu dau gaur
2008-05-21 13:08Juan Ramon Madariaga mendizale bilbotarrak eta Jordi Estanyol kataluniarrak Everesteko tontorra zapaltzea lortu dabe gaur 13 orduko igoerearen ondoren.
Hizkuntzak eta Immigrazinoa II. Kongresua Bilbon
2008-05-21 12:25 Euskerea berbagai2007an zehar, Ikuspegi eta UNESCO Etxeak egun Euskal Herrian immigrazinoaren ondorioz berba egiten diran hizkuntzei buruzko ikerketea egin dabe. Ikerketak 100 hizkuntza identifikau ditu, eta hizkuntza-aniztasun horren inguruko datuak aurkeztuko ditue Kongresuan.
Balendin Txiki II. Bertso-Paper Lehiaketeak baditu irabazleak
2008-05-21 11:20 BertsolaritzeaParte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6. mailakoak. Gai honi bertso bategaz erantzun behar eutsen: ‘Zer botaten dozu faltan zure herrian?
Abel Enbeitaren ‘Goizero’
2008-05-20 18:42 BertsolaritzeaAurrekoan be esan neutsuen Jentilen Kopla-paper lehiaketako lan gehiago jarriko nituala. Hona hemen ba, bigarren saria eskuratu eban Abel Enbeitaren ‘Goizero’ kopla-sorta:
Agur Windows XP sistemeari?
2008-05-20 18:19Windows sistema operatiboa mundu guztiko ordenagailuetara zabaldu da eta ezelako duda barik, gehien (eta askogaitik) erabiliena da. Baina urteak joan, urteak etorri gauzak aldatzen doaz.
Soilik bilbotarrek 'Ilun' izeneko lehenengo diskoa plazaratu dabe
2008-05-20 18:09 Musikea'Berbek definiduten dabe zelako musikea egiten dogun. Berbak eta musika estiloa bide beretik joan behar dira eta gure berbak tristeak, malenkoniatsuak, mistikoak dira, gure musikea legez', azaldu dabe taldekideek.
Leioako Umore Azokan, 12 konpainia euskaldunetatik erdiak ikuskizuna estreinauko dau
2008-05-20 15:47 KultureaBizkaie!-n aurreratu genduan legez, Leioan maiatzaren 22tik 25era egingo dan azokan, danetara, 47 konpainia izango dira, horreetatik 12 euskaldunak.
Eñaut Intxaurragagaz berbaz
2008-05-20 15:30 BertsolaritzeaEñaut Intxaurragak hirugarren txapela dau aurtengoa. Bizkaie! Arratiako txapeldunagaz egon da finaleko eta final osteko gogoetak batzen. Zeaniztarrak atoan eta gustura erantzun deutso gure deiari.
Euskaltzaindiak ‘Euskera’ agerkaria barriztau dau
2008-05-20 14:49 Euskerea berbagai Aro barriaren lehen zenbakiaren gai nagusia ‘Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua’ liburua da eta aste honetan aurkeztuko daHemendik aurrera, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren hiru zenbaki argitaratuko dira urtero-urtero. Horreetatik bik -lehenengoak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa batuko ditue. Bigarrenak, barriz, ikerketa-lanak eta liburu aitamenak jasoko ditu berenberegi.
Umeentzako albumak sortzeko II. Etxepare bekea
2008-05-20 12:282006tik aurrera, Etxepare umeentzako albumak sortzeko beka bihurtu zan, euskeraz sortutako albumen produkzinoa sustatzeko helburuagaz. Izan be, euskeraz argitaratzen diran album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskeraz sortuak.
Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ da 2007ko Beterriko Liburua
2008-05-20 11:27 sariak-autortzak Euskal irakurzaleen lehenengo akademia dan 111 Akademiak izentau dau aurtengo obra sarituaJokin Muñozek bere liburua irakurria izan dala jakitean sentidu duen poza adierazo gura izan dau: ‘poz handia da niretzat liburua irakurri dala jakitea, testuak, berbak, ez baitira ezer irakurlerik barik. Sari honek erakusten dau antzara bizirik dagoala, bidean dagoala’.
London International Wine & Spirits azokan 14 euskal upategi egongo dira
2008-05-20 11:10 Jan edanakGaurtik eguenera bitartean Londoneko Excel Exhibition Center-en egingo dan azokan Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua izango da babesa eskaintzeko.
'Radiohead: The Best Of': bagilaren 3an salgai
2008-05-19 18:13 MusikeaRadiohead taldearen antologia lau euskarritan jarriko da salgai: 16 kantako CDan, 29 kanta izango dituan CD bikotxaren lujozko edizinoan, binilozko lau LPtan eta 21 musika-bideo dituan DVDan.
Eskuko telefonoagaz egindako film laburrak genero indarkeriari aurre egiteko
2008-05-19 17:49 BarriakModu didaktiko eta sortzaile honek bikoteen arteko genero indarkeriak dakartzan arazoen aurrean gazteak sentsibilizetea dau helburu.
Luis Eduardo Autek eta Ruper Ordorikak literaturea eta musikea aztertuko ditue Bilbon
2008-05-19 15:41 MusikeaKantautoreek inspirazinoa non eta noiz topetan dan, sortzeko prozesua eta beste hainbat gai landuko ditue maiatzaren 20an, martitzena, 19:30ean Bilboko Bidebarrieta kulturgunean.
Vendee Globe estropadea buruan, Pakea Bizkaiak bertan behera itxi dau Transat Artemis
2008-05-19 15:38 Euskaldunak munduanApur bat triste, baina erabagi zuzena hartu dabela pentsaurik, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia), lurreko taldeagaz kontsultau ondoren, atzo azken orduan Bilborantz abiatu zan.
Eñaut Intxaurragaren hirugarren txapela eta Arrate Illaroren lehenengoa
2008-05-19 15:15 BertsolaritzeaArrate Illarok eta Eñaut Intxaurragak udagoienean jokatuko dan Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dabe astegoienean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...