Isidro Elezgarai izango da 2010eko Aste Nagusiko pregoilaria
2010-05-18 11:27Elezgarai bilbotarra da eta 52 urte ditu. Bizitzan zehar gauza asko egin ditu orain arte, beti Bilbogaz eta gizarte ekintzakaz lotuta. Azken 25 urteotan Caja Laboral-Euskadiko Kutxan dabil beharrean, Kanpoko Harremanetarako Zuzendariaren karguan.
2010eko Bilboko Aste Nagusiko pregoilari izateko egozan hautagaien artean (Julen Guerrero, Virginia Berasategi, Javi Salgado, Joane Somarriba eta Efrén Vázquez kirolariak; Juan Bas eta Espido Freire idazleak; Iñaki Uranga eta Fito Cabrales abeslariak; Klaudio Landa eta Ane Igartiburu aurkezleak; eta Javier Clemente, Alex de la Iglesia, Patxo Tellería, Isidro Elezgarai eta Sombreros Gorostiaga) Jai Batzordeak Isidro Elezgarai izentau dau pregoilari.
Elezgarai bilbotarra da eta 52 urte ditu. Bizitzan zehar gauza asko egin ditu orain arte, beti Bilbogaz eta gizarte ekintzakaz lotuta. Izan be, perfumegilea, taekwondo irakasle eta maisua da eta sari asko jaso ditu, besteak beste, Euskadiko Erretinosi Pigmentarioko Gaixoen Alkartearen eta Bizkaiko Magia Alkartearen Urrezko Dominea, Begoñako Birjina Anai Handia, 1995ko Aste Santuko pregoilaria, Moskotarrak konpartsak emondako 'Aste Nagusiko Erraldoi' saria eta Caritaseko aholkularia be bada. Horrezaz gan, azken 25 urteotan Caja Laboral-Euskadiko Kutxan dabil beharrean, Kanpoko Harremanetarako Zuzendariaren karguan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!