Euskaltzaindiak Sarean jarri dau 'Domingo Agirre. Gutun bilduma' liburua

Bizkaie! 2010-05-20 11:32

Euskaltzaindiak 'Domingo Agirre. Gutun bilduma' liburua euskarri digitalean eskainiko dau gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Lan hau Sebastian Gartzia Trujillok egin dau eta Euskaltzaindiaren eta Labayru Ikastegiaren arteko lankidetzaren emoitzea da. Argitalpen digitala Bildumak sailean kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, 'Domingo Agirre. Gutun bilduma' liburuan, euskaltzaina izan zan Txomin Agirreren gutunak eskaintzen ditu Gartzia Trujillok. Agirreren 103 gutunek osotzen dabe liburua.

Gartzia Trujilloren berbetan, 'gutun honeek garrantzi handikoak dirala uste dot. Gutun honeetan aukerea dogu Domingo Agirreren lagunakanako afektibidadea ezagutzeko, haren idazkien argitalpenei buruzko arazoak, politikeagazko hartu-emonak: filiak eta fobiak, haren momentu euforikoak eta depresiboak, bai eta idazleen arteko txutxu-mutxuak be'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu