I. Letren Jaialdia egingo da maiatzaren 21ean Ondarroako Kafe Antzokian

Bizkaie! 2010-05-20 13:35   jardunaldiak

Aurten Ipuin Lehiaketako aurreko hamahiru edizinoetan egiten izan dan sari banaketa klasikoaren ordez, beste arnas bat emon nahi izan deutsie antolatzaileek eta horren harira sortu da Letren Jaialdia. Emonaldiaren oinarria ipuinetatik atarako da, izan be, ipuinetako pasarte batzuen irakurraldia egingo da.

Ondarroako Udaleko Euskera sailak Augustin Zubikarai Letren Jaialdia izeneko emonaldia antolatu dau maiatzaren 21erako, Kafe Antzokian, iluntzeko 19:30ean. Ekitaldia herriko ikastetxeakaz batera landutako egitasmo baten azken fasea da, hain zuzen be Lehen eta Bigarren Hezkuntzako idazleek eurek idatzitako ipuinak irakurriko ditue jentearen aurrean.

Aurten Ipuin Lehiaketako aurreko hamahiru edizinoetan egiten izan dan sari banaketa klasikoaren ordez, beste arnas bat emon nahi izan deutsie antolatzaileek eta horren harira sortu da Letren Jaialdia. Emonaldiaren oinarria ipuinetatik atarako da, izan be, ipuinetako pasarte batzuen irakurraldia egingo da. Ikasleak eurak animau dira jentaurrean irakurtera, eta ikasleakaz batera herriko idazleek parte hartuko dabe zeregin horretan laguntzen: Joxemari Urteagak eta Leire Bilbaok, hain zuzen be. Gainera, Musika Eskolako musikariakaz batera osotuko da emonaldia.

Lehiaketa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta ikastetxe bakotxari muga bat jarri jako, hamar ikasleko sari bat aurkeztea gehienez. Hori dala eta ikasketa zentroek aurre-aukeraketa bat egin dabe. Danetara, 22 ikasle izan dira lehian, 15 Lehen Hezkuntzakoak eta 7 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak.

Lan sarituak Udalaren webgunean egongo dira ikusgai (www.ondarroa.eu).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu