Kalinpan ibili, izerditu eta edan

Bizkaie! 2010-05-20 12:50   Euskerea berbagai

Kalinpan maskoteak Bermeoko kirol-taldeek antolatzen dituen ekitaldietan parte hartuko dau eta berak gogorarazoko deusku kirola euskeraz be egin daitekela eta kirolagaz euskeraz gozau geinkela nekerik eta izerdirik barik.

Geurien be bai egitasmoaren barruan, 2007ko amaieran, kirol arloan indarrak jarteko beharra atzemon zan. Hori dala eta, ekimen txiki batzuk bideratu ziran urte haretan: hainbat monitoregaz berba egin zan, sentsibilizazino-ekintza batzuk martxan jarri…

Igaz, euskerearen egoerea hobeto ezagutzeko asmoz, kirol-arloko euskerearen diagnostikoa osotu zan kiroldegian jasotako datuakaz (monitoreek eta erabiltzaileek emondakoak) eta kirol-alkarteetako kideek emondako informazino eta eretxiakaz. Azterlanagaz batera, hurrengo urteetan egiteko ekintzak be diseinatu ziran, izan be, 'beharrezkoa ikusten dogu arlo horretan eragitea euskerea gehiago erabili nahi badogu'.


Freskagarri barria Bermeon

Kirolean gabiltzala nekatu egiten gara, izerditu, batzuetan lehertu. Baina horrek guztiak konponbidea dauka orain, izan be, Bermeok freskagarri barria dauka, Kalinpan izenekoa. Edari isotoniko honek egarria asetzen dau, haren burbuilek indarra bikoiztu, kontzentrazinoa zorroztu eta aurrera egiteko gogoa sortzen dabe. Baina Kalinpan edaria baino gehiago da…

Kalinpanek lan horretan lagunduko deusku. Kalinpan maskoteak Bermeoko kirol-taldeek antolatzen dituen ekitaldietan parte hartuko dau eta berak gogorarazoko deusku kirola euskeraz be egin daitekela eta kirolagaz euskeraz gozau geinkela nekerik eta izerdirik barik.

Kontuak kontu, Bermeon alkarte, txoko eta enpresetan aspalditik gabiltza euskerea gehiago erabilteko ekimenak bideratzen. Aurten be, maiatzaren 21etik 23ra egingo dan Arrain Azokan, egitasmoan parte hartu daben erakundeakaz batera ekitaldia egingo dogu.


2010eko Arrain azokea

Aurten be, Arrain Azokearen eguna aprobetxatuz, Geurien be bai egitasmoaren autorpen-ekitaldia egingo da. Maitzaren 21ean izango da, eguerdiko 13:30ean Nestor Basterretxea Kultur-aretoan. Sorpresaz betetako ekitaldia izango da eta Kalinpan be bertan izango da danon egarria asetzen.

Geurien be bai ekitaldian elkartuko dira euskerea bultzatzeko hitzarmena sinatu daben eragile guztiak, alkarteak eta txokoak, enpresak eta sindikatuak, merkatariak zein turismo-eragileak. Danetara, 2010ean, 81 eragilek hartu ditue euskerea bultzatzeko konpromisoak. Batzuek konpromiso xumeak, beste batzuek konpromiso handiagoak, baina guzti-guztiak garrantzitsuak euskerearen erabileran aurrera egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu