Oskorri taldearen proiektu barria jantza doinuetan oinarrituta

Bizkaie! 2010-05-18 18:27   Musikea

Maiatzaren 23an, domekan, eguerdiko 13:00etan, Gasteizko Plaza Barrian egingo dan Euskadiren Uriburutzako XXX. Urtebetetzeko Kontzertuan, entzun, ikusi eta jantzan egin ahal izango da Oskorriren proiektu barria.

Euskal Herriko jantza maisu handienak, Juan Ignazio Iztuetak (1767-1845), 1789ko Frantziako Erreboluzino Handiak ekarritako moda barrien poderioz, Gipuzkoako Antxinako Dantza Zaharren galerea bapatekoa ezagutu eban gaztaroan eta, beraz, arduratuta eta bildurtuta, jantza horreen notizia ugari eta doinuen partiturak batu zituan.

Orain, barriz, Oskorri talde bilbotarrak, jantza doinu horreetako batzuk atondu eta moldatu ditu eta publiko guztiak jantzan egiteko modu errazean birsortu.

Kontuak kontu, maiatzaren 23an, domekan, eguerdiko 13:00etan, Gasteizko Plaza Barrian egingo dan Euskadiren Uriburutzako XXX. Urtebetetzeko Kontzertuan, entzun, ikusi eta jantzan egin ahal izango da Oskorriren proiektu barria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu