601 euroko isunak talde-mezu elektronikoak bialtzeagatik hartzaileen helbideak agirian itxita

Eka Euskal Kontsumitzaileen Antolaketa Bizkaie 2010-05-19 18:20

Talde mezu-elektronikoak bialtzea hartzaileen helbideak izkutatu barik (nahikoa zabal dabilen ohiturea) karu pagau daiteke. Horixe egin eta nahi bako jasotzaileetako baten salaketea jaso daben enpresa eta partikular batzuei 601 euroko isuna ezarri deutse Datu Pertsonalen Babeserako Agentziak.

Talde mezu-elektronikoak bialtzea hartzaileen helbideak izkutatu barik (nahikoa zabal dabilen ohiturea) karu pagau daiteke. Horixe egin eta nahi bako jasotzaileetako baten salaketea jaso daben enpresa eta partikular batzuei 601 euroko isuna ezarri deutse Datu Pertsonalen Babeserako Agentziak.

Internauta askok ez dakie praktika hori legez kanpokoa dala, Arlo Pertsonaleko Datuen Babesari Buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 10. artikulua urratzen dauela. Baina legearen ezjakintasunak ez dau haren betebeharretik salbuesten. Eta aitatu artikuluak dino: 'Fitxategiaren arduradunak eta datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasean esku-hartzen dabenak datu horreek babesteko eta horreei buruz sekretu profesionala gordeteko beharra daukie (...)'. Helbide elektroniko talde bat fitxategi bat da, eta haren arduraduna sortzailea zein erabiltzailea dira.

Beharkizun horreek ez betetea 601,01 eta 60.101,21 euro arteko isunagaz zigortuta dago. Eta dagoeneko Datuen Babeserako Agentziak 601 euroko isuna ezarri deutse enpresa eta partikular batzuei talde-mezu elektronikoak bialtzeagatik hartzaileen helbide elektronikoak agirian itxita.

Kontuak kontu, lege urratze hori eta leitekeen isuna ebitetea (eta bidenabar besteon pribatutasuna errespetetea eta zabor-postaren zabalpenari erraztasunik ez emotea) oso erraza da.

Posta elektronikoko programa batzuk helbideak ezkutatutako jasotzaile taldeak sortzea onartzen dabe. Horreetan, mezua bialdukeran taldearen izena ipini behar da 'Nori' izeneko lehiatilan.

Aitatu aukerarik emoten ez daben programetan, mezu barri bat sortukeran, holan egin behar da:

- 'Nori' lehiatilan, mezuaren igorlearen helbidea bera ipini.

- 'CC' lehiatilan, ezer ez.

- 'CCO' lehiatilan (Izkutuko kopiagaz), mezua jasoko daben helbideen zerrendea, puntu-kakotxez aldenduak; edo aldez aurretik helbideen libretan sortutako helbide-taldearen izena.

Mezuaren jasotzaileek helbide bakarra ikusiko dabe: bialtzailearena.

Mezua sortzean 'CCO' lehiatila agertzen ez bada, 'Nori' edo 'CC' lehiatiletan klikau eta hiru aukerak azaltzen dituan lehio bat zabaltzen da. Edo goiko Ikusi menua zabaldu eta 'todos los encabezados' aktibau. 'CCO' agertuko da berehala, eta aurrerantzean be bai mezu barri bat sortzen dogunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu