'Si Fellini levantara la cabeza' Las Felliniren erabateko estreinaldia Bilbon
2010-05-19 11:22 KultureaLas Fellini, Caprichossi, Nagore Gore, Nenita Danger eta Yogurninha Borova, edo —gauza bera da- Jaime Seoane, Oskar Delgado, Kepa Olarreta eta Eduardo Gaviña, BBK Salako eszenatokiaren erreginak izango dira gaurtik 23ra arte —domekea-, arratsaldeko 20:00retan eskainiko diran emonaldietan.
Hitzordua gaur, maiatzak 19, da, arratsaldeko 20:00etan, BBK Salan. Bertan, Las Felliniren 'Si Fellini levantara la cabeza' ikuskizunaren erabateko estreinaldia eskainiko da. Arriaga Antzokiak eta BBKk Hurbiltasun Antzokia programearen barruan egin daben lehenengo produkzinoa da. Bertan, transformismoaren glamourra umore handiz eta konplexurik barik hamabi urtez parodiau dauen talde horren antzerki- eta kabaret-historiaren saiorik onenen aukeraketa bat eskainiko da.
Caprichossi, Nagore Gore, Nenita Danger eta Yogurninha Borova, edo –gauza bera da- Jaime Seoane, Oskar Delgado, Kepa Olarreta eta Eduardo Gaviña, BBK Salako eszenatokiaren erreginak izango dira gaurtik 23ra arte –domekea-, arratsaldeko 20:00retan eskainiko diran emonaldietan.
Hurbiltasun Antzokia programeak ikuskizun barregarri horregaz jarraituko dau maiatzaren 7an hasi eta urriaren 10era arte eskainiko diran emonaldiakaz. Programeak 12 ikuskizun eta Masterr Class bat batzen ditu, Kale Nagusia, 19ko eszenatoki barrian.
Yolanda Martínezek zuzentzen dau 'Si Fellini levantara la cabeza', Las Felliniren ospeari esker Bilboko giro artistikoaren izen nabarmen ugari batu ahal izan dituan ikuskizun bat. Lorena Montenegroren eszenografiagaz eta Joseba Lazcanoren argiztapenagaz, ikuskizunaren musikea 'Sigo Viva' da, Chico y Chicarena, eta jantziak, barriz, Félix Danielenak.
Ikuskizunak zuzeneko antzezpena eta bideo-proiekzinoak buztartzen ditu, eta ondoko artisten kolaborazinoa dauka: Gurutze Beitia, Maribel Salas, Sol Maguna, Gemma Martínez, Estibalitz Vivanco, Iñigo Irauntza, Yolanda Martínez, Terremoto de Alcorcón, Jon Koldo, Jon Ander Martín, Begoña Krego, Inés Uriarte eta Loki Astoreka.
Las Fellini
Las Fellini 1996an sortu ziran, baina beste izen batez, Las Alien Sisters, Bilboko Bailongo pubean. Dana dala, kide batzuk Las Fellinitik urten eta bertara beste batzuk sartu ziranez, izen hori bi urte geroago hartu eben, 1998an. Kide sortzaileak ondokoak izan ziran: Eduardo Gaviña (Yogurinha Borva), Jaime Seone (Caprichossi Potxaperta) eta Oskar Delgado (Nagore Gore). Sei urte geroago, Kepa Olarreta (Nenita Danger) sartu zan taldean, Yogurinhak alde egin ebanean.
Hasieratik gaur egunera arte, Las Fellini ehunka kabaret-areto, kafe-antzoki eta gaueko lokaletan ibili dira. Euren operazinoen gune nagusia Bilbo izan arren, Las Fellini taldeak Estadu osoan lan egiten dau. Gehien bisitetan dituen lekuak Madril eta Bartzelona dira.
Las Felliniren showa komedia hutsa da, transformismoaren ikuskizun tipikoen parodia; bertan, glamourra eta emakumezkoen edertasun prototipoa dira nagusi. Horregaitik, Transtornistas deitzen dira.
Gaur egun, astero lan egiten dabe Badulake Kafe Antzokian, eguenetan; zazpi urte daroez horretan! Las Fellinik publiko fidela izan dabe beti, hasieratik euren jarraitzaile izan eta miretsi egin dituan publiko bat, hain zuzen be. Publikoa da, beraz, euren izanaren eta iraun izanaren arrazoi nagusia.
Taldearen lana kabaretean zentrau izan da beti, baina, halan da be, hau ez da lehenengo aldia Las Fellinik muntaketa konplexuago bat egiten dabena, izan be, 2003ko 'Las chicas de Chernobil' lana be sano arrakastatsua izan zan Aste Nagusiko umore-antzerkiaren programazinoan.
Orain Arriaga Antzokiak erabagi dau taldearen ikuskizun barria produzidutea, 'Si Fellini levantara la cabeza'. Bertan, euren historiaren zatirik onenak erakutsiko ditue laburbilduta, eta Yogurinhagaz alkartuko dira barriro be.
'Si Fellini levantara la cabeza'
Bilboko BBK Salan (Kale Nagusia, 19), maiatzaren 19an, 20an, 21ean, 22an eta 23an, 20:00etan
Prezioak: 14 – 18 euro.
Salmenta: Arriaga Antzokiko (Arriaga Plaza, 1) eta BBK Salako (Kale Nagusia, 19) txarteldegietan, www.teatroarriaga.com eta www.bbk.es webgunetan, 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!