'Zabaldu euskerearen atea' kanpainea abiarazo dau Getxoko Udalak

Bizkaie! 2010-05-19 11:54   Euskerea berbagai

Jarduerako testuak euskeraz ipini nahi dituen establezimenduei eta langile autonomoei erraztasun eta abantaila gehiago eskaintzeko helburuagaz, Getxoko Udalak 'Zabaldu euskerearen atea' lelopeko kanpainea jarri dau martxan.

Jarduerako testuak euskeraz ipini nahi dituen establezimenduei eta langile autonomoei erraztasun eta abantaila gehiago eskaintzeko helburuagaz, Getxoko Udalak 'Zabaldu euskerearen atea' lelopeko kanpainea jarri dau martxan, udalerrian lan hori egiten daben enpresen eta batzuek eskaintzen daben deskontuen barri zabalduz. Ekimena euskerearen erabilerea bizibarritzeko GEHI, Getxo Euskalduntzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Udalak herrian aitatutako errotuluak egiten dituen 9 enpresen zerrendea eskaintzen deutse establezimenduei eta langile autonomoei eta horregaz batera, deskontu gehigarria egingo deutseen 6ren izenak be. Enpresak honako honeek dira: Kiser, Amets, Rótulos Arriluze, Toldos y Persianas Murgia, Rótulos Publiarte, Cianoplan, Uliarte Persianas, La Repro eta Kalko. Azken seiek errotulua euskeraz jarteagaitik % 10eko deskontu gehiago egingo dabe eta elebidunez ipinteagaitik % 5 gehiago.

Gogoratu Udalak 2002tik dirulaguntzinoak emoten deutsezala udalerriko establezimenduei eta igaztik aurrera langile autonomoei be bai. Diru-laguntzinoak errotuluak, olanak eta ibilgailu komertzialen testuak euskeraz jartea bultzatzeko da eta hori egitekotan euskerea zaindu ez eze negozioa sustatu be egingo dala nabarmendu nahi dau Udalak. Errotuluak euskera hutsean ipintekotan pagau beharreko zenbatekoaren % 50eko diru-laguntzinoa (gehienez 360 €) izango da eta euskeraz eta gaztelaniaz jartekotan kostuaren % 30eko dirulaguntzinoa (gehienez 180 €), beti be euskerazko testuak lehentasuna badauka.

Orain arte 127 errotulutarako diru-laguntzinoak emon ditu Udalak, danetara 35.840 euro. Dirulaguntzinoa aldatzen dan elementu bakotxeko da eta horregaitik denda batek errotulua eta toldoa ipinten baditu diru-laguntzino bikotxa jasoko dau. Euskara Zerbitzuak merkatariei errotulua jarri aurretik eurekaz hartu-emonetan jartea gomendatzen deutse, akats gramatikalik dauen errotulurik ez baita diruz lagunduko. Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko telefono zenbakira deitu: 94 4660010.

Diru-laguntzino honeek merkatariei Udalak eskaintzen deutsezan zerbitzuetako bat baino ez da, besteak beste, itzulpen zerbitzua, euskeraz atendiduten ikasteko ikastaro laburrak eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua be eskaintzen baititu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu