Googlek euskerea sartu dau bere 'GTranslate' itzulpen-aplikazinoan

Bizkaie! 2010-05-19 15:26

Googlek beste bost hizkuntza (Euskerea, azerbaiyanera, armeniera, urdua eta georgiera) gehitu ditu GoogleTranslate itzulpen-zerbitzuan. Oraindino garapen fasean dagoz baina euskerea be munduko beste 56 hizkuntzakaz batera agiri da aitatu itzulpen aplikazinoan.

Googlek egunotan beste bost hizkuntza (Euskerea, azerbaiyanera, armeniera, urdua eta georgiera) gehitu ditu GoogleTranslate itzulpen-zerbitzuan. Oraindino garapen fasean dagoz baina euskerea be munduko beste 56 hizkuntzakaz batera agiri da aitatu itzulpen aplikazinoan. Alpha egoera horretan egonik, itzulpenak oraingoz ez dira beste hizkuntzetan bezain zehatz eta zuzenak. Dana dala, datozen hilebeteetan hobekuntzak egingo dituela iragarri dabe Googleko itzulpen zerbitzuko arduradunek. Alpha egoera hori gainditzea da helburua. Berbarako, orain hilebete batzuk persiera sartu eben GTranslaten, eta hasieran Alpha ohartxuagaz; kontua da ze, honezkero kendu deutsiela hasierako fasea adierazoten dauen berbea.

Kontuak kontu, Google atarira erakarteko modu eraginkorra da hizkuntzak itzulpen zerbitzuan jartea. Azken bost hizkuntzen hiztunak ehun miloe inguru dira. Itzulpen zerbitzura zuzenean sartzeko: http://translate.google.com/#eu|es

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu