Sua taldeak 'Martxoa' bideoklipa aurkeztu dau
2026-03-17 12:52 MusikeaEntzun eta ikusi hemen.
Aldaketa asko sortzen dira zuzenean natureagaz lotuta dagozenak. Bideoklipak aldaketa horreek irudikatzeko nahia dauka, zelan urtaro batek ekartzen dauen erlazinoaren prespektiba aldaketea. Horreek adierazoteko, tximiletearen irudia erabili dabe.
Tximiletearen jaiotzeak amaierea emoten deutso neguari, aldaketearen hasierea irudikatzen dau. Tximiletea persona desbardinetatik pasetan da, erlazinoetan begi barriak jarriz eta aldaketea sortuz. Persona horreek modu desbardinetan ulertzen saiatzen dira loturak, lagunak, hartu-emonak edo objetuak.
Kontuak kontu, abestiak baldintza barik, zintzotasunez eta osasuntsu maitatzeko gaitasuna topetan dau.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaria: Maitane CAmpos Fundazuri.
- Aktoreak: Nagore Tamayo Goñi eta Mikel KAye.
- Arte-zuzendaritzea: Alba Murias Suarez.
- Argazki zuzendaritzea: Iyan Altube.
- Talde artistikoa: Maddi Goikoetxea Goiogana, Alba Murias Suarez eta Aitor Ojea Totorikaguena.
- Produkzinoa: Lucas Alvez.
- Gaffer lanak: Maider Gartzia.
- Kolorearen arduraduna: Jon Corres.
- Grabazinoa: Jose Lastra (Tio Pete).
- Produkzinoa eta masterizazinoa: North Waves Sound (Jon Badiolaren zuzendaritzapean).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
