Zabalik da Minaberri itzulpen-bekearen III. deialdia

Bizkaie! 2026-03-18 13:31   Kulturea

Jürg Schubiger idazlearen Als die Welt noch jung war itzuli beharko da.

EIZIEk, Iruñeko Udalagaz lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, Minaberri itzulpen-bekearen III. deialdia atondu dau, mentoretza baten bitartez nazinoarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskeratzeko. Mentoretza CEDRO erakundearen laguntzaz egingo da.

Bekearen bidez, alkartearen helburuak jorratuko dira: itzulpengintzea sustatzea, prestakuntza profesionala eskaintzea eta itzulpenen kalidadea jagotea, irakurzaletasuna be sustatzeaz batera.

Itzultzaile gazte hasibarriak trebatzeko asmoz, 30 urtetik beherako itzultzaileek izango dabe itzulpen-bekara aurkezteko aukerea eta mentoretza bat be aurreikusi da, ibilbide luzeagoko itzultzaile batek laguntzeko, hainbat saioren bitartez.

Itzulgaiak, nazinoartean sarituak

Zer lan itzuliko diran erabagiteko, nazioartean osperik handiena daben ume eta gazte literaturako sariketak hartzen ditue kontuan atontzaileek: Hans Christian Andersen saria eta Astrid Lindgren saria. Sariketa bi horreetan sarituak izandako egileen lanak aztertzen ditu urtez urte horretarako osoturiko hautaketa-batzorde batek eta egokien oneretxitako gazte-literaturako lan bat aukeratzen dau, bekearen deialdirako.

Kontuak kotu, zabalik dago bigarren deialdia eta Jürg Schubiger idazlearen Als die Welt noch jung war obrea izango da aurtengo itzulgaia. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da. Bekea eskuratzen dauen itzultzaileak 3.000 euro jasoko ditu Iruñeko Udalaren eskutik. Bestalde, Naroa Zubillaga itzultzailearen laguntzea jasoko dau.

Ikus oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu