Bilbo Dantzan, Bizkai Euskal Folklore Alkartearen eskutik

Bizkaie! 2026-07-28 07:45   Kulturea

Euskal Dantza Tradizionaleko gunea Bilboko Arenalean, irailaren 19an eta urriaren 24an.



Aurten be, Arenaleko plaza zoragarrian, gure Bilboko Udalaren dirulaguntzeari esker, Bilbo Dantzan. Bizkai Euskal Folklore alkartearen euskal erromeriak jente helduari aukerea eskaintzen deutso gure jantza tradizionalak ikasi eta horreekaz gozetako.

Gure Dantza Tradizionalaren Jaiak jantza tradizionalak kalidadez jantzan egitearen alde egiten dau, baita tradizino eta jantzei eusteko beharrezkoa dan ezagutzak eskaintzearen alde. Ez dogu dudarik, holan egin ezkero, jantzan eginez hartuko dan gozamena askoz handiagoa izango dala.

Horreek dira Bizkai euskal jantza tradizionaleko eskolearen helburuetako batzuk. Egoitzea Bilbon, Autonomia 44 behean dago eta bertan gure jantza tradizionalak ikasi zeinkez. Deitu ondoko zenbakira eta egin erreserbea (94 421 01 61).

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu