Abuztuan hasiko dira Gipuzkoako Campuseko pabiloiak botaten
2026-07-30 10:18 KultureaOrubeak ikasleen egoitza barria hartuko dau.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Gipuzkoako Campusean, Donostian, eregiko dauen egoitza barria eregiteko lanak datorren hilean hasiko dira. Horretarako, lehenengo eta behin campuseko pabiloiak bota behar dira, hau da, egoitza barriak hartuko dauen azalerearen zati bat hartzen dabenak.
Egoitzea Manuel de Lardizabal pasealekuaren eta Berio pasealekuaren artean egongo da, Agud Querol unibersidade-egoitzearen, Zuzenbide Fakultadearen eta Ignacio Mª Barriola zentroaren artean.
Zutik dagozan pabiloiak botaten abuztuan hasiko dira unibersidade-egoitzearen, Zuzenbide Fakultadearen eta Ignacio Mª Barriola zentroaren artean.
Eraikin barriak 8000 m² ditu, eta 5 eta 6 pisuko hiru bolumen izango ditu. Hiru eraikin horreetan 250 logela inguru egongo dira, hainbat muetatakoak, banakako sukaldeagaz eta doktoradu ondoko ikertzaileentzako hamar bat apartamentu txikigaz.
Sarrera nagusia Berio pasealekurantz egongo da, eraikinaren ipar-mendebaldeko muturra zeharkatzen duaen arkupe edegi batetik. Beheko pisuan egongo dira kafetegia, komunak, coworking-gunea eta EHUrentzat erreserbautako 300 m² espazioa. Azken pisuan, campusera begira dagoan bolumenean, solariuma eta gimnasioa jarriko dira.
Egoitza barri horrek graduko eta graduondoko ikasleen bizitoki-eskaera handiari erantzungo deutso eta
gelen % 85 erreserbauko da ikasleentzat. Ganerako erabiltzaileak nazinoarteko ikasleak, irakasle eta
ikertzaile bisitariak eta unibersidade-munduari lotutako bestelako persona egoiliarrak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
