Ugaitz Alegriak eta Maria Cruickshankek Z.U.K.U.A. aurkeztu dabe

Bizkaie! 2026-07-30 09:34   Kulturea

Euskalduna Bilbaok Aste Nagusirako programautako euskerazko ikuskizun bakarra.

Ugaitz Alegria eta Maria Cruickshankek Z.U.K.U.A. aurkezteko limonada-postu berezia jarri dabe Euskalduna Bilbaoko zabalgunean. Euskalduna Bilbaoren Aste Nagusiko programazinoaren barruan estreinauko dabe ikuskizuna.

Antzezle biek komedia honen uniberso bereziaren zati bat ekarri dabe Euskaldunako zabalgunera. Umorea, ironia absurdoa eta konplizidadez betetako ikuskizuna da, eguneroko egoera, kontraesan eta sentiduten ditugun presino sozialen inguruko begiradea. Gainera, proposamen hau Aste Nagusiko programazinoaren barruan euskeraz ikuskizun bakarra izango da.

Performance bereziaren ondoren, Z.U.K.U.A. Euskalduna Bilbaon eskainiko dabe abuztuaren 23, 26, 28 eta 29an.

Erpsi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu