Guggenheim Bilbao Museoa, Munduko 7 Mirari Garaikideetako bat izateko hautagai
2026-07-29 07:50 KultureaInformazino gehiago eta hautagaitzen erregistroa, hemen.
Guggenheim Bilbao Museoa munduko zazpi Mirari Garaikideetako bat izateko hautagai berezia da, World Travel and Tourism Council – WTTC erakundeak bultzatutako nazinoarteko ekimenean. WTTCk bidaien eta turismoaren sektorea ordezkatzen dau mundu-mailan.
Deialdia edegia da, helburu dauena da XIX. mendetik gaur egun arte sortutako eraikinak, monumentuak eta erakundeak aukeratu eta autortzea, beti bere tokiak eta bidaiatzeko modua eraldatzen lagundu badabe eta bisitariak erakarteko, ingurunearen garapena bultzatzeko eta turismo arduratsua sustatzeko gaitasun nabarmena badabe.
WTTCk webgune bat sortu dau ekimena azaltzeko eta fase ezbardinetan erabiltzaileen botoak jasoteko eta bertan Parisko Eiffel torrea, Guggenheim Bilbao Museoa eta Gizan dagoan Egiptoko Museo Handia azpimarratzen dira arkitektureak eta kultureak toki bat eraldatzeko daben ahalmenaren erakusgarri lez.
Prozesua hainbat fasetan egin da. Pasa dan garagarrilaren 7an hautagaitzak aurkezteko epea edegi eben; epe hori urte amaierara arte egongo da zabalaik eta erabiltzaileek proposamenak erregistretako aukerea izango dabe ordura arte. 2027ko urtarrilaren 7an lehen hautaketea jakinarazoko da: danetara, 70 proposamen. Jarraian, botazino publiko baten ondoren, 30 finalista geratuko dira hautagaien zerrendan eta, azkenik, 2027ko garagarrilaren 7an, Munduko 7 Mirari Garaikideak iragarriko dira.
Guggenheim Bilbao Museoaren hautagaitzeak bete-betean erantzuten deutse WTTCk ekimenerako zehaztutako erispideei, izan be, aro garaikidean eregitakoa da, Bilbo nazinoarteko erreferentziazko helmuga kultural lez kokatzen lagundu dau, eta eragin nabarmena izan dau inguruko turismoaren, ekonomiaren eta gizartearen garapenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
