Steve MᶜQueen: '66-76-26'

Bizkaie! 2026-07-27 10:10   Kulturea

2026ko urriaren 9tik 2027ko zezeilaren 21era arte.

66–76–26 instalazioa Guggenheim Bilbao Museorako beren-beregi sortua da eta Wild is the Wind kantuaren grabazino enblematiko bi batzen ditu: Nina Simonek 1966an egindako interpretazinoa eta David Bowieren 1976ko bersinoa, biak a capella.

Wild is the Wind maitasun-kantua da baina baita elegia bat eta nostalgia-oihu bat be eta haren konplexutasun emozionalagaitik behin eta barriro liluratuta, hiru hamarkada luzez izan dau lagun Steve MᶜQueenek

66–76–26 obra barri-barrian artista bien ahots ezin bereziagoak entzuten dira denporan eta espazioan barrena: bisitariak aretotik mobidu ahala, ahots biak alkarrizketan hasten dira arkitekturan zehar.

Guggenheim Bilbao Museoak Steve MᶜQueen artistearen 66–76–26 instalazino handigurakoa dakar. Museorako propio sortutako lanak Wild is the Wind kantuaren grabazino enblematiko bi batzen ditu: batetik, Dimitri Tiomkin eta Ned Washingtonen konposizinoa ardatz hartuta Nina Simonek 1966an egin eban interpretazinoa eta David Bowieren 1976ko bersinoa bestetik; biak instrumentazinorik barik eta a capella aurkeztuak areto ilun batean. Hamar urteko tarteak banatzen dituan interpretazino bi horreek ikuspegi berezi batetik entzungo ditugu.

Arte arduraduna: Lekha Hileman.
Erakusketeak Occident aseguru-etxearen babesa dauka.
Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu