Larreinetako funikularrak kabina birgaitua estreinau dau
2026-07-24 08:52 KultureaBigarrena barritzeko lanetan dabizen bitartean.
Larreinetako funikularrak kabina birgaitua estreinau du, bigarrena barritzeko lanetan dabizen bitartean. Euskotren Europan bakarra dan garraiobide historikoaren bagoi biak zaharbarritzen dabil, haren mendeurrena ospatzeko urtean zehar atondutako ekimen ugariren artean.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mobikortasun Jasangarriaren Sailaren menpeko soziedade publikoak, amaitu ditu birgaitze-lanak, eta Larreinetako funikularrak erabat barritutako kabinea estreinau dau. Pasa dan astegoienean, bidaiariek bertatik bertara ikusi ditue kabinetan egindako hobekuntzak. Horreen helburu nagusia da bidaiariei erosotasun handiagoa eskaintzea bidaietan, eta kalidadeko garraiobidea eskaintzen jarraitzea, orain ehun urtetik eten barik egin izan dan bezela, zehatz 1926ko irailaren 24an funikularra inauguretako lehenengo bidaia egin zanetik.
Larreinetako gaur egungo funikularraren bagoiak 1985ean diseinau eta fabrikau ziran eta, ordutik, egituran ez da egin egun egiten dabizen birgaitzerik, nahiz eta mantentze-lanak eta konponketa partzialak egin izan diran.
2026an zehar, mendeurrenaren urtea dan honetan, funikularrak kabinak estreinauko ditu. Lehenengoa barritu eta funtzionamenduan jarri ondoren, bigarren kabinea tailerrera eroan dabe birgaitze-prozesuaren azken fasea gauzatzeko. Bitartean, zerbitzua kabina bakarragaz emongo da, lanak egin bitartean funikularraren zerbitzua eten ez daiten, Euskotrenek itsas garraioko edukiontzi eraldatua jarri dau kabinearen pisua orekatzeko. Edukiontzi horrek, nahiz eta ez dituan bidaiariak garraiatzen, aurrealdeko beirak ditu, bai eta gidaritza-postu erabat funtzionala be, ibilbidea gainbegiratzeko eta, beharrezkoa izan ezkero, jardun ahal izateko.
Kabineak birgaitzea Euskotrenek, Trapagarango Udalagaz lankidetzan, 2026an mendeurrena ospatzeko gauzatutako ekintzetako bat da. Ekintza horreen artean honako honeek nabarmentzen dira: Correosek emondako legezko zigilu filateliko esklusibo baten aurkezpen ofiziala (oraintsu aurkeztutakoa), ilustrazinoaz ganezka dagoan ilustratu bat eta gazteentzako komiki bat argitaratzea, funikularraren geltokietan argazki erakusketa iraunkorrak egitea, eta Meatzaldeko memoria kolektiboa babesteko hitzaldi tekniko eta ludikoen hainbat ziklo egitea.
Mende bat lurraldea eta aurrerapen soziala atontzen
Larreinetako funikularra 1926ko irailaren 24an inaugurau eta gizarteari eta meatzaritzeari lotutako helburu bategaz jaio zan: sasoi haretan herritik isolatuta eta burdinaren erauzketa intensibora emona egoana udalerriaren goialdeko harana behealdeko herriguneakaz eta fabriken sareakaz lotzea. Europan bakarra dan plataforma horizontal bereizgarria dauen diseinuari esker, langileak 10 minutu eskasean egiten eben (errepide zaharrean zehar, ordu eta erdi behar izaten eben), bai eta ibilgailu astunak eta salgaiak goratu eta garraiatu be.
Eten barik funtzionamenuan daroazan ehun urte horreetan zehar, funikularrak jakin dau lurraldearen erritmo berean aldatzen. Eskualdea deskarbonizau ondoren, Euskotrenen kudeaketapean, ezinbesteko zerbitzu publiko bihurtu da Larreineta eta Zugaztieta auzoen eguneroko konektagarritasunerako, bai eta euskal ondare industrialaren lehen mailako interesgune turistiko be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
