10.000 persona baino gehiago batu dira

Bizkaie! 2026-07-27 07:42   Kulturea

Teknologiak herritarrakana hurbiltzea eta mitoak haustea lako belburuak bete dira.

Lau jardunaldi bizi igaro ondoren, atontzaileen balorazinoa sano positiboa da. Estatuko LAN party handiena eta Europako garrantzitsuenetakoa danak barriro be 5.000 parte-hartzaile batu ditu teknologiaren, barrikuntzearen eta kultura digitalaren inguruan. Topaketako arlo guztietan jarduera handia izan da, eta astegoienean egindako ia 200 ekintza, lehiaketa, hitzaldi eta tailerrek harrera bikaina izan dabe. Era berean, publikoari irekitako Openguneak 10.000 bisitari baino gehiago hartu ditu; prestakuntza-jarduerak eta erakusketa teknologikoak topatu dituzte bertan.

Atontzaileek nabarmendu dabe prestakuntza eta dibulgazino jardueren harrera aparta, agirikoa baita profesionalek eta gizarteak gero eta gehiago jakin nahi dabela guztia eraldatzen dabilen teknologien inguruan. Adimen artifiziala izan da barriro be programan ardatz nagusietako bat, eta aurten konputazino kuantikoagaz konpartidu dau protagonismoa, eraldaketa teknologikoan hartzen dagoan indarra dala eta.

Euskal Encounterreko atontzaile nagusi Javier Gómez-Arruek balorazino oso positiboa egin dau. Lau egun honeetan ikusitako parte-hartze handiak eta hitzaldi zein tailerren harrera bikainak berresten dabe gero eta interes handiagoa dagoala gure egunerokoan eta lan-arloan eragina daben teknologiak ulertzeko. Inoiz baino erritmo bizkorragoan jazoten dagoz barrikuntza teknologikoek eta tresna horreen aurreko jakin-mina biztu dabe bai parte-hartzaileen bai bisitarien artean, adierazoi dau.

Gómez-Arruek azpimarratu dsu, Euskal Encounterrek bere eginkizun nagusietako bat bete dauela barriro be: 'teknologia herritarrakana modu ulergarrian hurbiltzea. Adimen artifizialak itxaropen handiak baina dudak ere sortzen dituan momentuan, errealidadea eta mitoak bereizten lagunduko dauen informazino kontrastatua eskaini nahi izan dogu, aurrean ditugun erronkak identifiketako eta teknologia horreek gizartean zein ekonomian izango daben potentzial handia ulertzeko.

Atontzaile nagusiak eskerrak emon deutsee atonketa-taldeari eta Euskal Encounter posible egiten daben 70 boluntario baino gehiagori, baita proiektu hau 34 edizinoren ondoren babesten jarraitzen daben erakundeei ere.

Topaketea amaitzeko, sormen digitaleko, hardwareko, software libreko, streamingeko eta bideo-olgetetako lehiaketetako sariak banatu dira. Ohikoa dan bezela, egunotan sortutako ekimen askok ekitalditik harago izango dabe jarraipena parte-hartzaileen arteko ezagutza-trukeari esker; hori izan da, hain zuzen be, Euskal Encounterren bereizgarrietako bat hasieratik.

Edizio honi amaierea emon ondoren, atontzaileek parte-hartzaileen gogobetete-inkestak eta hobekuntza-proposamenak aztertuko ditu hurrengo Euskal Encounter atontzen hasteko. Helburua da, hiru hamarkada baino gehiagoren ondoren, barrikuntzan, dibulgazino teknologikoan eta komunidadearen sorreran erreferente izaten jarraitzen dauen topaketa hau sendotzen jarraitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu