XIX. Blas de Otero - Angela Figuera Nazinoarteko Poesia Sariaren deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2026-03-17 11:00   Kulturea

Epea maiatzaren 30ean zarratuko da.

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazinoak Blas de Otero eta Angela Figuera poeta bilbotarrak autortzen dituan Poesia Sarien deialdia jarri dabe martxan. Lanak jasoteko epea maiatzaren 30ean zarratuko da. Lehiaketan parte hartu gura daben egileek euskeraz eta gaztelaniaz bialdu ahal izango ditue poema-liburuak eta bakotxak 5.500 euroko saria jasoko dau, argitalpenaz gain.

Obrak ondoko helbide honeetara bialdu beharko dira: euskeraz eta gazteleraz

PDF formatuan aurkeztu beharko dira eta gitxienez 500 bertso eta gehienez 850 izango dira. Gainera, gaia, errimea eta obren neurria libreak dira.

Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Sarian parte hartu daiteke 18 urtetik gorako edozein herritartasun edo bizilekutako egileek. Aurkezten diran poema-liburuek lan originalak eta argitarabakoak izan behar dabe derrigorrez. Ez dira jatorrizkotzat hartuko aukeratutako modalidadeaz lako hizkuntzetatik itzulitako lanak.

Aurreko edizinoan 1.000 lan baino gehiago jaso ziran. Gaztelaniazko modalidadeko irabazlea Josefina Aguilar Recuenco kordobarra izan zan, Sólo soy quien nada lanagaitik. Euskeraz Jon lturregi Martinek irabazi eban Oroiminaren hirietan aldaroka lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu