Guggenheim Bilbao Museoak 'Ruth Asawa: Atzerabegirakoa' aurkeztuko dau

Bizkaie! 2026-03-18 07:43   Kulturea

Artista ospetsuari bere jaiotzearen mendeurrenean eskainitako erakusketa handia.

Bigarren Mundu Gerraren ondotik AEBk emon eban artista dohatsu eta emonkorrenetako bat izan zan Asawa. Azken hamarkadan bere obrearen garrantzia zabal autortua izan bada be, atzerabegirako hau izango da museo batean sortzaile horren produkzino bikain, askotariko eta barritzailearen alderdi guztiak sakonetik aztertuko dituan lehen erakusketa handia.

Ruth Asawari eskaini deutsen erakusketea aurkeztu dabe Janet Bishop (Thomas Weisel Family arte-arduradun nagusia, SFMOMA) eta Cara Manes (arte-arduradun alkartua, Pintura eta Eskultura Departamentua, MoMA) komisarioek. Biak japoniar jatorriko artista estadubatuarraren ibilbideari eta haren lanaren bereizgarri diran gakoei buruzko gai interesgarriez egin dabe berba Guggenheim Bilbao Museoko Geaninne Gutierrez-Guimarães arte-arduradunaren parte-hartzeagaz.

Igshaan Adams (Lurmutur Hiria, 1982).

Artistearen diziplina anitzeko lanak gai personalak eta politikoak buztartzen ditu materialaren, keinuaren eta formearen bitartez. Bonteheuwelen igaro eban umezaroa —apartheidak eragindako bereizkeriak taiututako komunidade batean—, eta sasoi ha inspirazino-iturri hartuta, Adamsek soka, bihiak eta alanbrea lako material xumeak erabilten ditu konposizino konplexuen bidez arrazearen, erlijinoaren, sexualidadearen eta memoriaren arteko loturak aztertzeko. Haren lanak intimidadea eta deserrotzea be aditzera emoten ditu, etxeetako linoleozko zoru estanpatuek ezaugarri dituen motibo geometrikoak abstrakzinora eroanda.

Lanik barrienetan, Adamsek bere ikerketea zabaldu dau mobimentua sakonagotik arakatu ahal izateko. Hego Afrikako Ipar Lurmutur probintzian dagoan O’okiep uriko —hau da, amaren aldeko familiaren sorlekuko— Garage Dance Ensemblegaz aurrera daroan lankidetzeak ehungintzearen eta jantzearen arteko alkarrizketa barri bati bidea edegiteko aukerea emon deutso artisteari. Jantzariakaz egindako tailerren bidez, Adamsek prozesu berezia asmau dau: jantzarien gorputzak linoleo margotuen gainean jarritako mihiseen gainetik mobiduten dira, eta mihiseok liberazinoaren eta konexinoaren keinu kolektiboak erregistretan ditue jantza-arrastoak sortuta. Bata bestearen atzetik egindako jantza saioetan gainjarriz joandako arrastoak dira, alkar topetearen partitura bisual modukoak: aztarna psikiko metatu eta sedimentautakoak askatzeko saialdien arrastoak, artistearen eretxiz.

Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztutako lanek 2024an Atenasen egindako performanceetan dabe jatorria. Hareetan egindako monotipoetatik abiatuta, Adamsek tapiz-sail bat sortu dau; eskala handian dagoz ehunduta eta espazioan esegita kokatuko dira, ikuslea hareen inguruan eta tartean mobidu ahal izateko. Batzuk ehuna kanporantz okertzen daben kakoetatik egongo dira zintzilik, tapizaren bi alde biak agirian itxita; beste batzuk, barriz, ehundutako hodei txikiakaz batera agertuko dira, nonbaitetik askatu eta airean hara-hona dabizan kolore eta mobimentu-txatalak balira legez. Ludikoa eta solemnea dan instalazinoak mamitu egiten ditu indar ikusezinak —gomutea, erritmoa, enpatia—, eta ehutea bera erreparazinorako praktika korporal eta komunitario lez proponiduten dau.

  • Aretoak: 204, 208
  • Komisarioa: Lekha Hileman.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu