'Tafiti eta lagunak' filma, martiaren 20an ikusgai
2026-03-18 13:52 ZinemeaZinemea Euskeraz programearen barruan.
Tafiti eta lagunak filma martiaren 20an (barikua) estreinauko da EAEko hainbat zinema-aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzendutako film alemaniarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun seigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.
Ikusi trailerra hemen.
Sinopsia
Tafiti izeneko surikata gazte batek Bristles basurdea ezagutuko dau baina badaki ezin dirala lagunak izan. Halanda be, Bristles arrano batek erasoten dauenean, Tafiti da ha erreskatetan korrika joango dana. Laguna topetan, desesperauta, basurde dibertigarriak Tafiti haren etxeraino jarraituko dau eta nahi barik istripu tamalgarria izango dabe: Tafitiren aititari suge pozoitsu batek kin egingo deutso. Basamortuko lore mitiko batek baino ezin leike salbau. Tafitik bidaia arriskutsu bati ekingo deutso lorea topetako.
Proiekzinoak
Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Golem Alhondiga (Bilbo), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), SADE Antiguo Berri (Donostia), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo) eta Golem La Morea (Iruña).
Hurrengo estreinaldiak
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan, esaterako: El mito de Maracuda eta Gangster Txikia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
