Accademia del Piacere, martiaren 26an, Gizakundearen Eleizan
2026-03-17 12:39 MusikeaBilbao Arte Sakroa, martiaren 26tik 30era.
Atxurin antxinako melodiak eta musika sakroaren bost kontzertu hartuko ditu nazinoarteko talde eta artistakaz: Accademia del Piacere, Près de Votre Oreille, Ricercar Consort, Forma Antiqva eta I Gemelli izango dira protagonista.
Gizakunde Eleizeak Bilboko Udalak atondutako BAS hartuko dau
BAS, Bilbao Art Sakroa
- Accademia del Piacere. Martiak 26, eguena.
- Près de Votre Oreille. Martiak 27, barikua.
- Ricercar Consort. Martiak 28, zapatua.
- Forma Antiqva. Martiak 29, domekea.
- I Gemelli. Martiak 30, astelehenean.
Martiaren 26an, Accademia del Piacerek Romances entre Oriente y Occidente programea aurkeztuko dau; proposamen horrek musika-tradizinoen arteko alkarrizketea aztertzen dau, cultura desbardinak lotzen dituan errepertorio baten bidez. Ghalia Benali abeslariak, Quiteria Muñoz sopranoak, Dani de Morónek (gitarrista flamenkoa) eta Kiya Tabassianek (setarra) parte hartuko dabe; zuzendaritzea Fahmi Alqhairen esku egongo da eta zango biolea be joko dau.
Hurrengo egunean, martiaren 27an, barikuan, Près de Votre Oreille taldeak Lighten mine eies interpretauko du, barroko garaiko lanak batzen dituan programa bokala. Kontzertuan Amélie Raison sopranoak eta Fiona McGown mezzosopranoak parte hartuko dabe; Cyril Costanzok baju joko du eta Robin Pharo izango da zuzendaria baina zango biolea be joko dau.
Martiaren 28an, zapatuan, Ricercar Consort taldeak Larmes de la Vierge obrea eskainiko dau, errepertorio sagratuan oinarritutako programa bategaz. Oraingoan, Céline Scheen sopranoak parte hartuko dau; zuzendaritzea Philippe Pierloten esku egongo da eta baxu-biolea joko dau.
Martiaren 29an, Forma Antiqva taldeak Sancta Ovetensis interpretauko dau; programa horrek tradizino erlijiosoari lotutako ondare musikalari jarriko deutso arretea. Kontzertuan María Espada sopranoak parte hartuko dau eta Aarón Zapico arduratuko da klabeaz eta zuzendaritzaz.
Azkenik, martiaren 30ean, astelehena, I Gemelli taldeak zarratuko dau jaialdia, Todos los perfumes del Líbano programeagaz. Kontzertuan Andrea Cueva Molnar sopranoak eta Emiliano González Toro tenorrak parte hartuko dabe.
Sarrerak
Hamar euroan dagoz salgai martiaren 18tik, eguaztenetik, www.teatroarriaga.eus eta musika-musica.bilbao.eus webgunetan.
Arriaga Antzokiko leihatilak: zapatu, domeka, astelehen eta martitzenean:
11:30etik 14:00etara/17:00etatik 19:00retara. Eguazten, eguen eta barikuetan:
11:30etik 14:00etara/17:00etatik 20:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
