Kilian Jornetek 25. Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartuko dau
2026-03-18 12:57 KirolaHamaika aldiz irabazi dau lasterketea, azkena 2024. urtean.
XXV. Zegama-Aizkorri maiatzaren 17an izango da. Egun berean jokatuko da 15. Zegama-Aikzorri Junior Traila eta egun bi lehenago, maiatzaren 15ean, 12. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala. Betiko lez, Zegama-Aizkorri Golden Trail World Serierako proba puntuagarria izango da.
Kilian Jornet mendi korrikalari kataluniarrak Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartuko dau. Holan adierazo dau Instagram sare sozialean: aurton 25 urte bete ditu Zegama-Aizkorrik. Beraz, munduko lasterketa enblematikoenetako batek mende lauren egin dau: 42 kilometro eta 2.736 metroko bertilaka, ibilbide teknikoa. Sekulako atmosferea izaten da, munduko beste inon ez bezela. Beraz, itzultzea beharrezkoa izan da. Euskal Herrian ikusiko dogu alkar!
Jornetek 11 aldiz irabazi dau Zegama-Aizkorri mendi maratoia (azkena 2024. urtean). Halanda ze, hamabigarren txapela lortzen saiatuko da.
XXV. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoian, XII.en Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalean eta XV. Zegama-Aizkorri Junior Trailean parte hartuko daben guztien zerrendak kaleratu ditue daborduko. Hemen dagoz ikusgai. Gainera, maratoiko aurre izen emoteak 7.000ko langea gainditu eban 24 orduan.
Egitaraua
- Maiatzak 15: 12. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala.
- Maiatzak 17: 25. Zegama-Aizkorri Maratoia eta 15. Zegama-Aizkorri Junior Traila.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
