Deustun 'Domeketan Bizikletaz', urriaren 4an
2026-10-02 09:57 KirolaJardunaldi edegia izango da herritar guztientzat.
Proposamena #BiziBilbaoBizikletaz udal-kanpainearen parte da. Kanpaina horrek, Martxea aldatu, Bilbo eraldatu lelopean, bizikletea garraiobide izatea sustatzen dau sensibilizazino, prestakuntza eta informazino-ekintzen bidez.
Deustuko Botikazahar parkean domeketako eguna izango da. Bilboko auzoetan bertan modu iraunkorrean gozau, ikasi eta mobiduteko pentsautako proposamena.
Bizikletearen Domekak oinarrizko ekimena dira mobikortasuna iraunkorra Bilboko auzo guztietara hurbiltzeko, bizikletearen eguneroko erabilerea herritar guztientzat irisgarria, segurua eta erakargarria izan daiten sustatuz. Nora Abete alkateorde eta Mogikortasun eta Jasangarritasun zinegotziaren eretxiz, ikaskuntzea eta aisialdia buztartzen dituan proposamena da, edade guztietarako pentsautakoa da, Udalaren konpromisoa indartzen dauena, uri-eredu osasuntsuago, adeitsuago eta ingurunearen aurreko errespetuari eutsiz, #BiziBilbaoBizikletaz kanpaineak sustatzen dauen uri-eraldaketearen harian.
Edade guztietarako jarduera didaktiko eta ludikoa da, urian bizikletearen erabilerea garraiobide bezela sustatzeko helburuagaz.
Jardunaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta edade eta esperientzia maila guztietarako diseinautako hainbat jarduera didaktiko eta jai girokoak izango ditu. Jardunaldia 14:30ean amaituko da eta bizikletaz gozetako eta erabilera seguruari buruz ikasteko hainbat gune izango ditu.
Aurreikusitako jardueren artean, txirrindulari yinkanea, bide-hezkuntza, bizikletak konpontzeko zein lehen sorospeneko tailerrak nabarmendu daitekez baina parte-hartzaileentzako oparien zozketea be ezin ahaztu.
Kontuak kontu, Domeketan Bizikletaz kanpainara saio ugari batu ditue. Jardunaldi honek aurreko edizinoakaz bat egingo dau eta azkena irailaren 20koa izango da, Mogikortasunaren Europako Asteagaz lankidetzan, eta Errekalden be geldialdia izango da urriaren 18an.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
