Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela irabazi dau Asunciongo Munduko Txapelketan

Bizkaie! 2026-10-09 08:22   Kirola

Kirolari olinpikoak ez dau huts egin Asuncionen jokoan dan World Games txapelketan.

Bermeotarrak vert-eko modalidadean seigarren postuan amaitu ondoren, entrenamendu ofizialak egin zituan park modalidadean baina gaur arte ez dau lehiatu beharrik izan, aurre-selekzinoko skaterren artean baitago, Munduko rankingean dauen posizinoagaitik.

Naia Munduko riderrik onenetakoa da espezialidade honetan eta holan erakutsi dau orain be. Lehen saiakerea (45.00) nahi bezela amaitu ez arren, horrek sortu deutsozan urduritasunak bigarren saiakerea baldintzatu dau, ia hasi bezain laster jausi baita.

Lasok huts egin dau normalean huts egiten ez dauen trikimailuetan baina hirugarren txandan bere amorru guztia atara dau 71.33 markea ezartzeko eta azkenean horrek hamahirugarren postua emon deutso. Finalerdietara 16 skater onenak pasetan ziran.

Bizkaitarrak Asuncionera joandako komunikazino-taldeari esan deutsonez, oraindino trikimailuren bat edo beste badaukat hurrengo txandarako. Gaur nahiago izan dot zuhur jokatu eta ez ibili paseoan 360. Skatepark-a nahiko baldintzatuta dagoalako egunotako euriteakaitik eta ez dot arriskatu nahi izan, kontuan izanda Paraguaiko Munduko Txapelketa hau 2028ko Los Angeleseko Jokoetarako puntuagarria dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu