Antzerki-produkzinoa sustatzeko laguntzea plazaratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2026-03-17 11:11   Kulturea

Euskerearen Akademiak 2020an sortu eban.

Bilboko Udalaren babesari esker, orain zazpigarren deialdia plazaratu dau. Danetara, 2.500 euroko laguntzea emongo jako hautatutako lanari (gidoia + antzezlanaren produkzinoa).

Oinarri-arauen artean, hona hemen garrantzitsuenak:

  • Antzezlanek, gehienez bere, 30 minutu eta, gitxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dabe. Eta lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, hau da, formatu txikikoak.
  • Testuek euskeraz idatzita egon behar dabe.
  • Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinau bakoak izan behar dira.
  • Hautatutako proiektuari mentoretza-lana egingo deutso Lautan Hiruk, Tartean Konpainiaren laguntzaz. Holan, jarraipena egingo jako produkzino-prozesuari, sortzaileei laguntza eta aholkuak emonez.


    Oinarri-arauak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu