Kultura-eskubideak, euskerea eta kultura-sektorearen arteko lankidetzea sendotzeko dator
2026-03-18 12:30 KultureaEuskadiko Kultura Sistemearen Legea.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskadiko Kultura Sistemearen Lege-aurreproiektua aurkeztu dau gaur San Telmo Museoan. Lege-proiektu horren bidez, danontzako arlo bat sortzea da asmoa Euskadiko kultura-ekosistema indartu eta zabaltzeko. Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea be aurkezpenean egon da. Lehendakariordeak jakinarazo du martiaren 20an hasiko dala testuari alegazinoak aurkezteko epea.
Lege hau tresna bat da Euskadin kultureak sistema lez hobeto funtzionau daian: eskubideak indartzen ditu, euskerea erdigunean jarten adu eta kultura-politikarako benetako tresnak emoten ditu, gure eredu instituzionala erabat errespetauta eta administrazino-egitura barririk sortu barik, azpimarratu dau lehendakariordeak.
Testuak esparru juridiko-politiko egonkorra proponiduten dau, erakundeen arteko koordinazinoa eta eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetzea indartzeko, administrazino-egitura barririk sortu barik eta egungo eskumen-banaketea aldatu barik. Helburua da dagoeneko existiduten dan kultura-sistemea atontzea, koherentzia emotea eta sendotzea:
- Sistema-legea da, kultura-ekosistema anitza atontzen dauena eta koordinazinoa eta konpartidutako jarduerea indartzen dituana.
- Euskal eredu instituzionalagazko errespetu osoa, eskumenak aldatu barik, lankidetzea bai, hierarkia barririk ez.
- Euskerearen zentralidadea, hizkuntza propio, oinarrizko kultura-ondarea eta komunidadea egituratzen dauen ardatz lez.
- Kultura eskubide gisa, sarbidea, parte-hartzea, sorkuntzea eta produkzinoa bardintasunez eta diskriminazinorik barik bermatuz.
- Etorkizuneko legea, plangintzea, ebaluazinoa, jasangarritasuna eta eraldaketa digitala oinarri dituana.
Legearen 10 barrikuntza nagusiak
- Sistema-legea da, ikuspegi integraduagaz.
- Ez dau administrazino-egitura barririk sortzen, ezta eskumenak aldatzen be.
- Bost urteko Kultura Plana ezartzen dau, luzapen automatikoagaz.
- Urte biko plan operatiboak ezartzen ditu.
- Adierazle homologagarrien sistemea sendotzen dau.
- Euskal Kulturearen Behatokia indartu eta datuen erabilerea bultzatzen dau.
- Dimensino digitala txertatzen dau (espazio digitalak, alfabetatzea eta eskubideen ikuspegia, baita AA b).
- Jasangarritasuna eta GJHak integretan ditu politika eta zerbitzuetan.
- Espazio publikoaren balioa autortzen dau kultura-esparru lez.
- Bermeak ezartzen ditu: Arartekoaren zeregina eta hiru konpromiso (finantziazinoa, Zerbitzu Gutuna eta Jardunbide Egokien Gidea).
Euskadiko Kultur Sistemea
Gizartearen parte-hartze zabala eta ekonomian gero eta indar handiagoa dauen momentua aurkeztu da aurreproiektua.
Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartze kulturalari buruzko inkesteak dakarrenaren arabera, herritarren % 91,8k uste dau kultureak gizarte hobea eregiten laguntzen dauela. Parte-hartze datuek erakusten dabe kultureak presentzia handia dauela eguneroko bizitzan:
- Biztanleen % 75,9k liburuak irakurten ditu.
- % 64,8 kontzertuetara joaten da.
- % 63,4 zinemara joaten da.
- % 57,9 antzerkira joaten da.
- Herritarren % 40k baino gehiagok jarduera artistiko amateurren bat egiten dau, besteak beste, pinturea, jantzea edo artisautzea.
Datu horreek erakusten dabe Euskadin kultura ez dala eskaintza instituzionala bakarrik, asko zabaldutako praktika soziala be bada.
Ekonomia kulturala
Kultureak indar handia dauka euskal ekonomian.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuak kultura eta sorkuntza-industrien ekosistemeari buruz egindako txostenaren arabera, Euskadin honako honeek ditugu:
- 16.886 kultura eta sorkuntza-enpresa.
- Kultura-sektoreari lotutako 33.983 lanpostu
- Sektoreak Euskadiko enplegu osoaren % 3,8 dau.
- Euskadik espezializazino nabarmena dau hainbat sorkuntza-sektoretan: Estaduko batez bestekoak baino ia bost aldiz indar handiagoa dau diseinuak.
- Estaduko batez bestekoak baino hiru aldiz indar handiagoa dau musikeak.
- Ikus-entzunezkoen sektoreak % 23,8 egin dau gora 2015etik.
- Hizkuntzen industriak % 24,3 hazi dira.
- Bideojokoen sektorean enpresa bakarra zana 14ra pasau da hamarkada batean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
