Erriberriko 27. Antzerki Jaialdiak 31 hitzordu dakarz
2026-05-28 13:40 KultureaLurraldea ospatuz lelopean dator Erriberriko Antzerki Jaialdia.

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 27. edizinoa garagarrilaren 17tik abuztuaren 2ra egingo da, antzerkia, dantza, zirkua, clowna, magia, musika eta performancea batuko dituan diziplina anitzeko programazinoagaz. Hitzorduak berriro ere Erriberri arte eszenikoen topagune bihurtuko dau, Nafarroako, estaduko eta nazinoarteko konpainien presentziagaz, Tafallara, Beirera, Pitillasera eta San Martín de Unxera be zabalduko dan programazinoagaz.
Danetara, jaialdiak 31 hitzordui eszeniko eta musikal eskainiko ditu, 27 konpainia eta artisten eskutik; horrezaz gan, sorkuntza-erresidentzia bi, hainbat prestakuntza-tailer eta publikoarentzako topaketak be izango dira. Programazinoak ondare-espazioetako eta espazio eszenikoetako ikuskizunak kaleko proposamenakaz eta bitartekaritza, prestakuntza eta sorkuntzeari laguntzeko jarduerakaz buztartzearen aldeko jarrereari eusten deutso.
Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazinoak atonduta, gaur goizean aurkeztu dabe Baluarten, Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo sailburua; Lorenzo García Echegoyen, Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintzako Zerbitzuko zuzendaria; Ane Pikaza eta María Goiricelaya jaialdiko zuzendari artistikoak; eta parte hartzen daben konpainia batzuetako ordezkarien eskutik.
Azken edizinoetan legez, Erriberriko Antzerki Jaialdiak diziplina, belaunaldi eta lengoaien arteko alkarbizitzarako espazio izaerea indartzen dau. Gomuteagaz, identidadeagaz, nerabezaroagaz, prekariedadeagaz, irudimenagaz, gorputzagaz, komunidadeagaz eta munduagazko hartu-emon garaikideakaz dabizen proposamenak batzen ditu programeak.
Lurraldea ospatuz lelopean, jaialdiko zuzendari artistikoek ikuskizunen programazinoa baino zeozer gehiago da jaialdia eta edizino honek belaunaldi guztietako ikus-entzuleak konbidau ditue, emozionau, hausnarketak eragin eta tolerantzian, bardintasunean, inklusinoan eta aniztasunean oinarritutako alkarrizketak edegiko dituan esperientzian parte hartzeko. Begirada horregaz, Erriberrik lurralde dramaturgia propio, feminista, libre eta aldakorra berresten dau, tokiko eszenea bultzatu eta nazinoartera be proiektetan dauena.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
