Arte Ederren Bilboko Museoa-Gondra Barandiarán programea 2026-2027 martxan
2026-05-25 12:30 KultureaZabalik dago deialdia 2026-2027ko prestakuntza-beketarako eta VII. Udako Ikastarorako.
Aurten, ... ez dezala zure ezker eskuak jakin zertan ari den eskuinekoa. Arte-legatuak eta dohaintza-egileak izenburua izango dau ikastaroak eta garagarrilaren 1etik 3ra egingo da.
XIII. Prestakuntza-bekak, 2026-2027
Urtero, museoan prestakuntza-egonaldiak egiteko zazpi bekak aukerea emoten dabe erakundearen kudeaketako zenbait arlotan sakontzeko. Bestalde, udako ikastaroa sustatzen dabe erakunde biek, azterketa museografikoen alorreko erreferente sendo bat.
Deialdia edegita dago bagilaren 14ra arte
VII. Udako Ikastaroa.
... ez dezala zure ezker eskuak jakin zertan ari den eskuinekoa. Arte-legatuak eta dohaintza-egileak
Egiten dagon berealdiko handitzea dala-eta, museoak bere nortasun-ikur nagusietako bat ospatzen dau: legatuak eta dohaintzak, horretako funtsen % 60tik gora osotzen baitaben. Udako ikastaroak omenaldia egingo deutso tradizino filantropiko horri eta, aldi berean, beste mezenasgo-eredu batzuk erakutsiko ditu: artisten eta bildumazaleen dohaintzak eta legatuak, ekarpen bibliografikoak eta museoen lagun-komunidadeek beteten daben funtzinoa, besteak beste.
Garagarrilaren 1etik 3ra. Matrikulea irekita bagilaren 22ra arte.
Hizlariak
Barthélemy Etchegoyen Glama (zuzendaria, Musée Bonnat-Helleu, Baiona) / Alfonso Palacio (zuzendariaren albokoa, Kontserbazio eta Ikerketa atala, Prado Museo Nazionala) / Elena Martín (konserbatzailea, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoa) / Xavier Bray (zuzendaria, The Wallace Collection) / Miriam Alzuri (Arte Moderno eta Garaikideko konserbatzailea, Arte Ederren Bilboko Museoa) / Daniel Vega (zuzendaria, Faro Santander) / Nuria de Miguel (idazkari nagusia, Prado Museoaren Lagunak Fundazinoa) / Gabriel Pérez-Barreiro (arte-zuzendaria, Nafarroako Unibersidadeko Museoa) / Juan Manuel Bonet (idazlea eta arte-kritikaria) / Monika Poliwka (artearen historialaria) / Miguel Zugaza, (zuzuendaria, Arte Ederren Bilboko Museoa).
Informazino gehiago eta izen-emotea hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
