Hiroaki Umeda, El Conde de Torrefiel eta David Velduque Bilbon

Bizkaie! 2026-05-28 09:50   Kulturea

Azkuna Zentroak 2025-2026ko Arte Bizien Denporaldia zarratuko dau nazinoarteko erreferenteakaz.

Hiroaki Umeda © S20 | Ikusi handiago | Argazki originala
  • Bagilaren 11n, Hiroaki Umeda Zentroko Auditorioan egongo da. Umeda koregrafia garaikidearen adierazle nagusia da, jantza arte digitalakaz, argiztapenaren diseinuagaz, proiekzinoagaz, mapping-agaz eta soinu eta ikusizko sorkuntzeagaz buztartuz.

Artista japoniarra jantza-solo biren protagonistea da, giza gorputza eta teknologia digitala modu erradikal eta minimalistan buztartzen dituana. Split Flow lanaren bersino koreografikoan, Umedak, lehenengo eta behin, abiadurea, indarra eta eskala askotako mobimentua txertatzen ditu eta, gero, etenbako fluxu koreografiko araztu bat garatzen dau. .

Split Flow soloak giza pertzepzino bisualaren mugei aurre egiten deutse eta murgiltze-esperientzia eskaintzen deutso publikoari. Artistearen mobimentu fisikoaren bidez bistarautako abiadureak bestela ikusezin izango litzatekeen errealidade bat ikusgarri egiten dau. Beste era batera esanda, eszenatokiaren gainean Umedak bere mobimentue bidez nabarmendutako errealidade dualak, alde batetik, zati mikrokosmikoak ditu eta, bestetik, jarraitutasun makrokosmikoa. Espazio-denporazko hainbat egituragaz geruzatutako mobimendu aberatsen bidez, ikusleek zentzumenez antzemoten dabe ingurunea densidase desbardineko bitartekoez beteten dala momentu batzuetan, urez, orioz eta airez. Split flow lanean, publikoak topetan dituan errealidadeak jantzariaren gorpuztasun emonkorraren bidez ikusi daitekez.

Jantza optikoko pieza honetan, artisteak baldintza fisiko desbardin bi –dinamikoa eta estatikoa– buztartzen ditu, errealidadean dagoan dualtasuna bistaratzeko. Piezea, hasiera batean, Herbehereetako Van Abbe Museoak agindutako argi-instalazino bat zan, abiadurea argi-marren bidez adierazoteko esperimentu bat.

Umedarentzat, jantzea eta giza gorputza fenomeno naturalak dira, hainbat faktoreren arteko hartu-emonetatik eratorriak. Assimilating lanean, simulazino fisikoen bidez sortutako irudi grafiko organiko eta jariakorrak eta giza gorputza mobimentuaren bidez lotzen dira, hizkuntza komuna balitx bezela. Hiroaki Umedaren azken lan honetan gorputza aldi berean zabaltzen eta desagertzen da, eta artisteak gorputzaren eta mobimentuaren izaereari buruzko ikuspegiaren eta pentsamenduaren adierazpena da.

La luz de un lago. El Conde de Torrefiel

Erretratua: Andrea Macchia.

  • Eguenean, bagilaren 25an, La luz de un lago aurkeztuko da, El Conde de Torrefiel-en gailu eszeniko barria, Europako eszena garaikideko konpainia abangoardistenetako bat.

Hasieratik, El Conde de Torrefiel konpainia lanean ibili da etorkizunari eta behin-behinekotasunari buruzko galderen inguruan, aldaezina eta, aldi berean, aldakorra emoten dauen orainari buruz. Gaur egun, mundua giza eskalan irudikatzea nahikoa ez dan sasoian, El Conde de Torrefielek soinutik irudikatzea proponiduten dau.

La luz de un lago lanak maitasuna, lana eta indarkeria ditu aztergai, irudipen, tranpa eta haluzinazinoen artean bisualki kolapsetan dagoan mundu batean. Eszenaratze barritzaileari ekinez obreak aurre egiten deutse lengoaiaren mugei eta antzerki-konbentzinoei. Antzezlanak konbita egiten deutse ikusleei dei egin jaken baina igeskorrak diran irudi-kate bat ikusteko, horma eszenografikoak, proiektautako testua, off-eko ahotsa eta soinu-konposizino murgiltzaile eta iradokitzailea erabiliz.

  • Denporaldi honetako azken ikuskizuna podcast moduan aurkezten da. Zapatuan, bagilaren 27an, zuzenean emongo da Sabor a queer Auditorioan, David Velduquek zuzenduta, queer zinema-zuzendari ospetsua eta askotariko ikuspegia daben proiektu eta formatuen produktorea danak. Komunikazino eta hausnarketa-gunea dan podcast-ean, estadu osoko LGTBIQ+ komunidadeko 70 erreferentek baino gehiagok berba egin dabe dagoeneko.

Kapitulu bakotxean, Velduquek hedabideetan maiz agertzen dan personakaz berba egiten dau, baita, normalean hedabide nagusietan agertu ez arren, konzientziazino eta zabalkunde-lanari esker eragina daben lagunekaz bere.

Podcast hau Auditorioan egingo da zuzenean, Azkuna Zentroagaz dauen lankidetza-hitzarmenaren barruan.

Erretratua: ©Andrea Macchia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu