Bizkaiko Taldekakoa bagilaren 5ean hasiko da

Bizkaie! 2026-05-25 10:26   Kulturea

Bizkaiko bertsolaritzearen oinarria indartzea dau helburu nagusi Bizkaiko Taldekakoak.

Aurtengoa bosgarren edizinoa izango da; 14 taldek emon dabe izena eta kanporaketa fasearen ostean, 5 talde sailkatuko dira irailaren 12ko finalerako.

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludikoa eskainiko dau Alkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua.

Bosgarren edizio honetan, kanporaketa fase bakarra egongo da. Kanporaketa fasean 5 hitzordu izango dira bagilaren 5etik 12ra. Bost egun horreetan, hiruna saio jokatuko ditue taldeek, eta egunean egindako lan osoa kontuan hartuta, kanporaketa bakotxeko irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da.

Finalaurrekoak eta finala iraialaren 12an jokatuko dira, Alkartearen egunagaz batera. Egun osoko jaia izango da, goizean finalaurrekoak, ondoren bazkaria eta bazkal ostean finala. Finalaren egunean, beraz, bost talde batuko dira; kanporaketetako talde irabazleak. Bazkaldu aurretik finalaurreko bi jokatuko dira, batean hiru taldek eta bestea talde bik jokatuko dabe. Finalaurreko bakotxeko talde irabazleak jokatuko dau finala.

Bizkaia osoko 14 talde ibiliko dira lehian baina jai giroan, eta finalaren eguna, esan bezela, Alkartearen egunagaz batera jokatuko da. Helburua Bizkaiko bertsolaritzearen jaia egitea izango da, goizetik gauera gozetako eguna.

Bizkaiko Taldekakoan parte hartuko daben taldeak hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu