Les Ballets de Montecarlok errusiar jantzariak omenduko ditu Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-05-20 17:23   Kulturea

Les Ballets de Montecarlo taldeak jantzak eroango ditu barriro Bilboko Arriaga Antzokira maiatzaren 21etik 23ra, errusiar balletak omentzeko, 'Errusiar balleten espirituagaz' izenburuko saioan. Montecarloko balletak 50 jantzari ditu, eta horreen artean Asier Uriagereka bizkaitarra dago, antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.

Les Ballets de Montecarlo taldeak jantzak eroango ditu barriro Bilboko Arriaga Antzokira bihartik zapatura bitartean (maiatzaren 21etik 23ra), errusiar balletak omentzeko, 'Errusiar balleten espirituagaz' izenburuko saioan. Montecarloko balletak 50 jantzari ditu, eta horreen artean Asier Uriagereka bizkaitarra dago, antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.

Programea hasteko, 'Silent cries' eskainiko dau balletak, jantzari batentzako pieza bat, JiriI Kylianen koreografiagaz eta Claude Debussyren musikeagaz. Ondoren, 'Le espectre de la rose' helduko da, Marco Goeckeren koreografiagaz eta Carl Maria von Weberren musikeagaz. Pieza honetan parte hartuko dau Asier Uriagereka bizkaitarrak. Amaitzeko, 'Sheherezade' izango da taula gainean, Rimski-Korsakovena, Jean-Christophe Maillot konpainiako zuzendari eta koreografoaren koreografiagaz.

Hannoverko Printzesak Jean-Christophe Maillot izentau eban Les Ballets de Montecarloren burua izateko 1993an. Rosella Hightower eta John Neumeierren konpainietan jantzari moduan esperientzia handia eskuratuta, eta Tourseko Centre Choregraphique National-en koreografo eta zuzendari legez, Jean-Christophe Maillotek Monakoko konpainia bizibarritu eban.

Errepertorio original bat sortu eban, produkzino propioakaz. Aldi berean, amerikar abstrakzinoaren maisu nagusiak konbidau zituan, besteak beste, Lucinda Childs, Karole Armitage eta William Forsythe, eta Europako koreografoak, besteak beste, Jacopo Godani, Nacho Duato eta Larbi Cherkaoui.

Jean Christophe Mailloten bilaketa koreografikoa zenbait piezatan islatzen da, besteak beste, 'Dov'e la luna', 'Recto-Verso', 'Vers un Pays Sage', 'Entrelacs', 'Opus 40', 'Men's Dance', 'D'une rive à l'autre' edo 'Miniatures'. Horrezaz gan, klasiko ospetsuak be jorratzen ditu, besteak beste, 'Roméo y Juliette', 'Casse-Noisette', 'Cendrillon', 'Belle' edo 'Le Songe'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu