Lucia Martinez Odriozolak 2. agintaldia egingo dau Euskal Kazetarien Alkartean

Bizkaie! 2010-05-20 15:48

Euskal Kazetarien Alkarteak joan dan maiatzaren 18an bere Batzordea barriztau eban eta Lucía Martínez Odriozolak buru izaten jarraituko dau. Lucía Martínez Odriozolaren ondoz ondoko bigarren agintaldia da presidente legez.

Euskal Kazetarien Alkarteak joan dan maiatzaren 18an bere Batzordea barriztau eban eta Lucía Martínez Odriozolak buru izaten jarraituko dau. Lucía Martínez Odriozolaren ondoz ondoko bigarren agintaldia da presidente legez. Odriozola Informazino Zientziatan lizentziatua da (EHU, 1983). 1991. urtean El Correo-UPV Masterra atara eban. Tokian tokiko hainbat argitalpenetan lan egin dau eta 1991tik El Correo egunkarian informazinoak eta artikuluak argitaratzen ditu. 1994an, EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazino Fakultatean kazetaritza klaseak emoten hasi zan eta egun, II. Kazetaritza Sailean dago.

Presidenteordea, Amaia Goikoetxea Marqués, berraukeratua izan da. Informazino Zientzietan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da. Karrera amaitzean Radio Cadena Españolan bekadun lanetan ibili zan eta geroago Radio Bilbao (Cadena Ser) eta Radio Euskadiko albistegietako erredaktore izan zen. Radio Euskadiko 'Taupada' zuzendu eban eta ETBko 'Noche de ronda'-ko gidoilaria izan zan. Emakundeko Prentsa Burua be izan da eta legealdi desbardinetan zehar, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Justizia eta Gizarte-segurantza, Hezkuntza, Unibersidadeak eta Ikerketa Sailetako prentsa burua be izan da. Funtzionari-kazetari moduan, Euskal Estadistika Zuzendaritza, EUSTAT eta Justizia, Ekonomia eta Lana arloetako prentsa gaiak eroan ditu. Egun, Eusko Jaurlaritzako Kultura-ondareko hedapen teknikoa da.

Batzorde barriko kideak ondokoak dira:

- Presidentea: Lucía Martínez Odriozola.
- Presidenteordea: Amaia Goikoetxea Marqués.
- Idazkari orokorra: Verónica Portell Torres.
- Diruzaina: Aitor González Moriyón.
- Bokalak: Arantza Lezamiz Arostegi, Charo Adeliño Ortega, Nicolás del Val Arregui, Juanma Gutiérrez Castillo, Carmen Larrakoetxea Orue, Jorge Ibeas Revilla eta Jöel López Astorkiza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu