Getxoko XXVII. Eskulagintza Azokea izango da maiatzaren 28tik 30era bitartean 97 artisauren partaidetzeagaz

Bizkaie! 2010-05-20 11:40   Kulturea

Areetako Geltokia plazan erakutsiko ditue 83 artisauk euren lanak eta ganerako 14ak Ibaiondo kalean kokatutako gastronomiaren gunean izango dira. Igaz legez, aire zabalean izango da azokea eta sarrerea dobakoa. Azokea 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta zapatuan 21:30ean zarratuko da.

Getxoko (Bizkaia) XXVII. Eskulagintza Azokea izango da maiatzaren 28tik 30era bitartean 97 artisauren partaidetzeagaz. Areetako Geltokia plazan erakutsiko ditue 83 artisauk euren lanak eta ganerako 14ak Ibaiondo kalean kokatutako gastronomiaren gunean izango dira. Igaz legez, aire zabalean izango da azokea eta sarrerea dobakoa. Azokea 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta zapatuan 21:30ean zarratuko da.

Aurtengo azokan hainbat espezialidade erakutsiko dira, zeramikea, bitxigintzea, ehuna, harriak, metala, larrukigintzea eta landare-zuntzaz eginiko lanak, besteak beste. Eskulangintzan hain ohikoak ez diran beste arlo batzuek be lekua izango dabe, azokan ikusgai egongo dira-eta. Danetara, 22 izango dira Getxon ikusi ahal izango diran eskulangintza espezialidadeak.

Euskal Herri osotik etorritako eskulangileez gan, Kataluniako, Aragoiko, Galiziako, Gaztela eta Leongo, Gaztela-Mantxako, Madrilgo, Errioxako, Asturiaseko, Valentziako eta Andaluziakoak be egongo dira.

Aurten, ganera, Portugaletik eta Frantziatik etorritako artisauek be parte hartuko dabe azokan. Holan, jenteak hain ezagunak ez diran produktuak ikusi ahal izango ditu.

Lehiaketak ez dira faltauko azokan. Batetik, eskulangileen lana sarituko da eta, bestetik, produktuak aurkezteko daben modua be sarituko da diseinu eta stand lehiaketetan. Ekimen horreetan islatzen da urtez urte produktuen kalidadea eta postuen aurkezpena eta apaindurea hobetzeko eskulangileek egiten daben ahalegina. Horregaz batera, urtero erosleen artean egiten dan zozketea be egingo da aurten be zeozer erosten daben bisitarien artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu