Umore Azoka-Leioako XI. Kale Artisten Azokan parte hartuko daben euskal artista eta konpainiak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2010-05-19 15:57   Kulturea

Maiatzaren 20tik 23ra Umore Azoka-Leioako Kale Artisten Azokan ikusgai izango diran euskal artista eta konpainien hamaika lanetatik hiru jantza ikuskizunak izango dira, sei antzezlanak eta ganerako biak, ibiltariak. Herrialdeka, bost bizkaitarrak dira, hiru gipuzkoarrak bi arabarrak eta bat Gipuzkoa eta Murtziako bi produkzino-etxek sortutako lana.

Gaur, maiatzak 19, Umore Azoka-Leioako Kale Artisten Azokan parte hartuko daben euskal konpainien aurkezpen prentsaurrekoa egin dabe Leioako Mendibile Jauregian, Bizkaiko Txakolinaren Museoan. Bertan konpainietako ordezkariakaz batera, Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko Zuzendaria dan Ana López Asensiok eta Umore Azokako koordinatzailea dan Alberto Garcíak maiatzaren 20tik 23ra bitartean Umore Azoka-Leioako Kale Artisten Azokaren barruan eszenaratuko diran hamaika ikuskizunak, horreetako zazpi estreinaldiak, aurkeztu ditue.

Ekitaldian Ana Lopezek gogorarazo dau Umore Azokan euskal taldeen presentzia nabarmena dala, 50 taldeetatik % 22 bertokoak baitira; 'Umore Azokearen abentureagaz hasi ginanean kaleko artisten lanari laguntza eskaini, industria sektore legez indartu eta euskal konpainientzat erreferente bilakatu nahi genduan. Jomuga horreei eutsiz, gaur egun azoka honek gehiago be eskaintzen dau: urterik urtera disziplina ezezagunenak indartu, lengoaia barriei bide emon, Leioa artista belaunaldi barriei plataforma legez eskaintzea eta sorkuntzeagaz konpromisoa berretsi'. Izan be, Leioako kultura zuzendariak aitatu dauenez, Umore Azokeak Euskadiko konpainia batek eginiko ikuskizun bat, eta beste euskal talde batek Murtziako konpainia bategaz, alkarregaz produzidutako beste bat basbestu ditu aurten. Gainera, artistentzako bilgune bilakatu dan neurrian, kaleko arteen inguruan hausnarketarako espazioa dan Artekale ekimenaren euskarri izan da eta esangura horretan, aurten Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Artekalegaz batera lehenengoz antolatu dauen Euskal Kaleko Arteen Plataformearen sorrerea ezagutzera emon dau: 'euskal taldeek nazinoarte mailan izan leikiezan hartu-emonak indartzeko baliogarria izango dan ekimena da'. Hori guztia dala-eta, Leioako Udalagaz batera Umore Azokea posible egiten dituen erakundeak gogora ekarri nahi izan ditu: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura Ministerioa eta Euskaltel, beste lagun askoren artean.

Umore Azoka-Leioako Kale Artisten Azokan ikusgai izango diran euskal artista eta konpainien hamaika lanetatik hiru jantza ikuskizunak izango dira, sei antzezlanak eta ganerako biak, ibiltariak. Herrialdeka, bost bizkaitarrak dira, hiru gipuzkoarrak bi arabarrak eta bat Gipuzkoa eta Murtziako bi produkzino-etxek sortutako lana.

Estreinaldiei jagokenez, Ados Teatroa eta Aukeran Dantza Konpainiaren ‘Jai Alai’ (Gipuzkoa), Despertar los sentidosen ‘Dantza desberdinak’ (Bizkaia), En la lonaren ‘Éxodo’ (Bizkaia), Gaitzerdi Teatroren ‘Udamina’ (Bizkaia), Tearto Teatroren ‘Diva di palo...’ (Bizkaia), Trapu Zaharraren ‘Camping renove’ (Gipuzkoa) eta Nacho Vilar Producciones eta Gaupasa Produccionesen ‘Habitus Mundi’ (Murtzia/Gipuzkoa), azken hau gainera Umore Azokeak produkzinoan lagundutako hiru ikuskizunetako bat da.

Aitatutako estreinaldiez gan, Umore Azoka-Leioako XI. Kale Artisten Azokan ondoren aitatzen diran euskal artista eta konpainien ikuskizunak be izango dira, Carmen San Estebanen ‘¿Entras?’ (Araba), Eneko Balerdiren ‘Dantzan Banaka’ (Gipuzkoa), Kolektivo Monstrenkoren ‘Tenemos que hablar’ (Bizkaia) eta Hortzmuga Teatroaren ‘Olympikas 2012’ (Bizkaia).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu