Soul Kitchen

Karolina Almagia 2010-05-19 14:30   Zinema kritikak

Harrigarria da Veneziako Mostran filma honek Epai-mahaiaren Sari Berezia jaso izana. Eta sinisgatxa egiten da produkzino alemaniar hau hainbat eretxi on eta gomendioakaz heltzea gurera. Izan be, komedia zoragarri legez han eta hemen aurkeztu izan dana komedia ganorabakoa besterik ez da.

- Zuzendaria: Fatih Akin.
- Gidoigileak: Fatih Akin eta Adam Bousdoukos.
- Herrialdea: Alemania.
- Antzezleak: Adam Bousdoukos, Moritz Bleibtreu, Birol Ünel, Anna Bederke, Pheline Roggan, Lukas Gregorowicz, Dorka Gryllus, Wotan Wilke Möhring, Demir Gökgöl, Monica Bleibtreu, Marc Hosemann eta Cem Akin.
- Produktoreak: Corazón International / Dorje Film / Norddeutscher Rundfunk (NDR) / Pyramide Productions.
- Generoa: Sukaldaritzako komedia.
- Iraupena: 99 minutu.

Harrigarria da Veneziako Mostran filma honek Epai-mahaiaren Sari Berezia jaso izana. Eta sinisgatxa egiten da produkzino alemaniar hau hainbat eretxi on eta gomendioakaz heltzea gurera. Izan be, komedia zoragarri legez han eta hemen aurkeztu izan dana komedia ganorabakoa besterik ez da.

'Contra la pared'-en egilea dan Fatih Akin zuzendaria ezaguna da kulturen alkartasuna erakusteagaitik. 'Soul Kitchen' filman barriro azaltzen dau asmo hori, greziar jatorria dauen protagonista bat aukeratukeran.

Istorioaren atal nagusia Hamburgon kokatuta dagoan jatetxe batean gertatzen da. Jatetxe horren jabea bihotz onekoa da, baina suberte txarra dauka. Amodioan zein ekonomian gauzak okertzen hasten jakoz. Bere bizitza-egitasmoa behera etorten ikusten dau bapatean tipo serio horrek. Bitxia dalako edo haren inguruan hainbat pertsonaia mobiduten dira. Osogarri horreekaz guztiakaz komedia atsegina eta xelebrea atarako dala pentsau arren, barre egiteko nahiak ez dira beteten film honetan. Txisteak ganorabakoak dira, egoera guztiak aurreikusten dira erraz baino errazago, eta pertsonaia asko karikatura hutsetan geratzen dira. Eta sukaldaritzeagaz zerikusia daukan atala be ez daki aprobetxetan zuzendariak. Beraz, aspergarria eta gatzbakoa da 'Soul Kitchen'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu