Euskerearen Aholku Batzordeak bagilaren 11n egingo dau legegintzaldi honetako lehenengo bilerea
2010-05-19 12:45 Euskerea berbagaiAdostasun eta mailakatze erispideetan oinarritzen dan hizkuntz politika baten aldeko 'Euskara 21' agiriak hasitako bidean sakontzen saiatuko dira topaketan, Lourdes Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde barriak Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean jakinarazo dauenez. Euskerearen Aholku Batzordearen helburua hizkuntz politikeari buruzko jarduerak aztertzea, bideratzea eta koordinetea da.
Euskerearen Aholku Batzordeak bagilaren 11n egingo dau legegintzaldi honetako lehenengo bilerea. Adostasun eta mailakatze erispideetan oinarritzen dan hizkuntz politika baten aldeko 'Euskara 21' agiriak hasitako bidean sakontzen saiatuko dira topaketan, Lourdes Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde barriak Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean jakinarazo dauenez. Euskerearen Aholku Batzordearen helburua hizkuntz politikeari buruzko jarduerak aztertzea, bideratzea eta koordinetea da.
Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellegaz batera izan da agerraldian. Izan be, Urgell Eusko Legebiltzarrean izan da Auzmendik beteten dauen karguan izandako aldaketearen barri emoteko. Auzmendik Ramon Etxezarreta ordezkatu dau, honek dimisinoa aurkeztu ondoren.
Orduan Jaurlaritzeak azaldu eban moduan, Urgellek adierazo dau Etxezarretaren dimisinoa 'arrazoi pertsonalakaitik' izan zala. Bere lana eskertu dau, 'momentu gatxetan lan egin ebalako, legealdiko lehen hilebeteetan Eusko Jaurlaritza barriaren hizkuntz politikak jasotako kritiken ondoren, batez be'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!