Balendin Txiki IV. Bertso-Paper Lehiaketeak baditu irabazleak
2010-05-17 12:41 BertsolaritzeaMaiatzaren 14an emon zituen Balendin Txiki IV. Bertso-paper lehiaketako sariak, VIII. Euskal Eguna eta X. Getxoko Bertsolari Gaztetxuen jaialdiaren barruan.
Maiatzaren 14an emon zituen Balendin Txiki IV. Bertso-paper lehiaketako sariak, VIII. Euskal Eguna eta X. Getxoko Bertsolari Gaztetxuen jaialdiaren barruan.
Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6. mailakoak. Gai honi bertso bategaz erantzun behar eutsen: Zelan azalduko zeunskio kanpotar bati zelakoa dan Getxo? Ikasleek oso ondo islatu eben zer dan Getxo: paseorako aukerea, herriko hondartzak, Portu Zaharra, Bizkaia Zubia, pintxoak… Gure herriko gida turistiko ezin hobeak izan dira.
Eskola bakotxetik bi saridun egon dira eta kategoria orokorrean hiru sari emon dira. Saridunak honakoak izan dira:
- Zabala: Nagore Gamboa eta Amaia Saitua.
- Romo: Patricia Camba eta Ane Pérez.
- Gobela: Idoia Otxoa de Alda eta Leire Angulo.
- Zubileta: Gorka Camuñas eta Iratxe Cea.
- San Nikolas: Leire Benito del Valle eta Nerea Losada.
- Andra Mari: Irati Otalora eta Oier Peña.
- Geroa: Aritz Landeta eta Beñat Etxebarria.
Orokorra
1. Fermin Reicnicke (San Nikolas Ikastola).
2. Ander Otegi (Romo LHI).
3. Aitziber Pulido (Zubileta LHI).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!