Gilkitxarok zabalduko dau BILBOKI izeneko antzerki ziklo barria
2010-05-17 14:10 KultureaEuskerazko antzerkia bultzatzeko asmoz, BILBOKI egitasmo barria jarri dau martxan Cafe Bar Bilbaok, Bilbo Zaharra Euskaltegiaren laguntzinoagaz. Ziklo honi esker, bi hilebetean behin, formato txikiko euskerazko emonaldi bat ikusi ahal izango da Plaza Barrian.
Euskerazko antzerkia bultzatzeko asmoz, BILBOKI egitasmo barria jarri dau martxan Cafe Bar Bilbaok, Bilbo Zaharra Euskaltegiaren laguntzinoagaz. Ziklo honi esker, bi hilebetean behin, formato txikiko euskerazko emonaldi bat ikusi ahal izango da Plaza Barrian.
Café Bar Bilbaok beti izan dau lotura berezia antzerkiagaz. Izan be, Bilboko Plaza Barrian kokatuta dagoan taberna enblematiko honek teatro-gidoi lehiaketa bat antolatzen dau urtero, igaz zazpigarren edizinoa egin zalarik. Datorren urtean, Café Bar Bilbaok 100 urte beteko ditu eta beste hainbat ekimen antolatuz ospatzeko asmoa dauka.
Emonaldiak
Maiatzaren 20an, Gilkitxaro taldeak zabalduko dau BILBOKI saila, '8 begi' antzezlanagaz. Bilbon lehenengoz erakutsiko dan obra hau kafe-antzerki giroan eta erritmo bizian jazoten da. Ane Zabala eta Galder Pérez aktoreak taula ganean agertuko dira zenbait eszena eta 'esketx' egiten, umorearen eta irudikeriaren bidetik beti be, publikoagaz lotura zuzenari eutsiz.
Azken urteetan Gilkitxaro 'Honolulu, leku bat' eta 'Mirande Kabareta' lanak antzezten ibili da. '8 begi' antzezlanak aurreko bi obretako osogaiak buztartzen ditu, lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa eta bigarrenaren kabaret giroa. Lanaren abiapuntuan, XX. mende hasierako Alemaniako kabaret giroan Karl Valentin idazleak taularatutako zenbait testu dagoz.
Egitarauak maiatzaren 26an jarraituko dau, Oier Gillan-en 'Herio Heroi' antzezlanaren irakurketa dramatizatuagaz. Gidoi honek 'Café Bilbao Teatro-Gidoi Saria' irabazi eban igaz. 'Herio heroi' antzezlana egoera absurdo batetik abiatzen da eta, umore oso bereziagaz, egungo gizartearen hainbat jarrerari errepasoa egiten deutso. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzen istorioa kontetan da bertan. Etorkizuneko Euskal Herriko uneren batean bizi dira, egoera oso berezian: hildakoek usteltzeari itxi deutsienez, bizirik dagozanek hareen gorpuakaz egin behar dabe alkarbizitza. Holako batean, ezagutu ez daben aitaren gorpuaren kargu egin beharko dabe anaiek. Oier Guillanek berak parte hartuko dau irakurketa dramatizatuan, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Ainara Gurrutxagagaz batera. Musikea Ander Fernandezek jarriko dau.
Udagoienetik aurrera, BILBOKIk programazino jarraia eskainiko dau. Emonaldi guztiak Euskaltzaindiak Plaza Barrian dauen egoitzan egingo dira, arratsaldeko 19:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!