'Getxo Sea Week' jaia bagilaren 21etik 27ra

Bizkaie! 2010-05-27 15:48

'Getxo Sea Week' edo Itsas Jaia Udalak, hainbat alkarte, erakunde publiko eta bertoko enpresakaz, antolatu dauen ekimen turistiko barria da. Gure itsasertza protagonista izango dau eta, besteak beste, erakusketak, musika, antzezkizunak eta merkataritza eta gastronomia azokak izango dira.

'Getxo Sea Week' edo Itsas Jaia Udalak, hainbat alkarte, erakunde publiko eta bertoko enpresakaz, antolatu dauen ekimen turistiko barria da. Gure itsasertza protagonista izango dau eta, besteak beste, erakusketak, musika, antzezkizunak eta merkataritza eta gastronomia azokak izango dira.

Imanol Landa alkateak aurkezpenean esan dauenez, 'gure kostaldea, itsas ingurua eta gure udalerriaren ondare arkitektonikoa be gordeten eta goraipatzen dituen jarduera batzuen bitartez udalerriaren sustapen ekonomikoa bultzatzea da lortu nahi dan helburua. Ekimen horretara 40.000 bat lagun (Bilbo Handiko bizilagunak, Euskal Autonomi Erkidegoko eta inguruko lurraldetako bisitariak eta inguruan dabiltzan turistak) hurreratu ahal izatea aurreikusita dago'.

Imanol Landak azpimarratu dau krisialdi honetan Udal Gobernu Taldearen helburuetariko bat gastua, aberastasuna eta bertoko lanpostuei eustea eta sustatzea dala eta 'bisitariak hona etortea ezinbesteko oinarria da Getxon hain garrantzitsuak diran merkataritza eta ostalaritza sektoreak sustatzeko'.

Beste alde batetik, Turismo eta Ekonomia Sustapenerako zinegotziak, Aitor Soloetak, gogoratu dau XIX. mendearen amaieratik gaur arte Getxo izan dala, eta dala, oporraldirako eta aisialdirako kostaldeko erreferentzia-tokia. Esangura horretan, 'Getxo Sea Week'-aren turismo, kultur eta kirol jarduerak itsasertzaren 3,5 kilometroko luzeran egingo dirala esan dau, Bizkaia Zubia eta Portu Zaharra lotzen dauen ibilbidean hain zuzen, Txurruka moilako monumentu pasealekutik eta Kantauriko kostaldean dagoan Kirol Portu handienetik igaroz. Aurreikusitako jarduera batzuk ondokoak izango dira: 'Sirgerak' ikuskizuna Bizkaia Zubian, Belle Epoque izeneko Merkataritza Azokea Txurrukako moilan, 'Kraken-Txibia erraldoia'-ri buruzko erakusketea Kirol Portuan eta itsasontzi klasikoen topaketea Portu Zaharrean. Horrezaz gan, Kometa Jaialdia, estaduko itsas akuario zaleen topagunea, itsas zinema eta sardina janak be aurreikusita dagoz. Gidatutako bisita turistikoen programea, bela eta nabigazino ikastaroak, ibilaldiak itsasontzietan eta tren turistikoaren jarduerak be indartuko ditue.

Era berean, pakete turistiko bereziak preparauko ditue egun horreetan Getxon zein Bilbon ostatua hartzen dabenentzat eta, beraz, deskontuak egongo dira hainbat zerbitzutan eta jarduera batzuk doban izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu