Supertramp taldeak Barakaldoko BECen joko dau irailaren 17an
2010-05-26 15:42 MusikeaSupertramp talde britainiarrak kontzertu bat eskainiko dau Barakaldoko (Bizkaia) BECeko Bizkaia Arena pabiloian irailaren 17an, 'Supertramp' izenburuko lehenengo diskoa kaleratu ebaneko 40. urteurrena ospatzeko '70-10 Tour' birearen barruan, Live Nation kontzertu antolatzaileak jakinarazo dauenez.
Supertramp talde britainiarrak kontzertu bat eskainiko dau Barakaldoko (Bizkaia) BECeko Bizkaia Arena pabiloian irailaren 17an, 'Supertramp' izenburuko lehenengo diskoa kaleratu ebaneko 40. urteurrena ospatzeko '70-10 Tour' birearen barruan, Live Nation kontzertu antolatzaileak jakinarazo dauenez.
Bira erraldoia irailaren 2an hasiko da Halle urian (Alemania), eta Frantzia, Alemania, Austria, Suitza, Espainia, Italia, Portugal, Belgika, Holanda, Ingalaterra eta Irlandako 35 uritan eskainiko ditu kontzertuak.
Rick Davies taldeko sortzaile, abeslari eta teklisteagaz batera, ia hasieratik jarraitzen daben John Anthony Helliwell (saxofoia eta xirula) eta Bob Siebenberg (bateria) be izango dira taula gainean. Era berean, aurreko biretan ibilitako Jesse Siebenberg (ahotsak, gitarra eta perkusinoa), Cliff Hugo (baxua), Carl Verheyen (gitarra) eta Lee Thornburg (haize instrumentuak) musikariek osotuko dabe taldea bira honetan.
Rick Davies bera eta Brian Duncan agertokiaren eta argien diseinatzailea produkzino eszeniko barria preparetan dabilz birarako, ikusleek taldearen 'goitik beherako esperientzia' izan daien.
Momentu honetan, Supertramp taldea New Yorken dago birarako entseguak egiten. Bi ordu eta erditik gorako kontzertuetan, 'Bloody Well Right', 'Dreamer', 'From Now On', 'Goodbye Stranger', 'The Logical Song' edo 'Rudy' lako klasikoak entzun ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!