EAEko 15 urteko edo gehiagoko biztanleen % 52,6 Internet erabiltzailea da

Bizkaie! 2010-05-27 18:28

Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urteko edo gehiagoko Internet erabiltzaileak 991.000 ziran 2010eko lehen hiruhilekoan, 2009ko datuen aldean % 4,3 gehiago, Eustaten datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urteko edo gehiagoko Internet erabiltzaileak 991.000 ziran 2010eko lehen hiruhilekoan, 2009ko datuen aldean % 4,3 gehiago, Eustaten datuen arabera.

Araban % 5,2 igon da erabiltzaileen kopurua aurreko urteko aldi beraren aldean, EAEn lehenengo tokian jarriz, % 56,4gaz. Gipuzkoan % 3,8koa izan da hazkundea, eta aurtengo lehen hiru hiletan % 55,5 izan dira interneten erabiltzaileak, bigarren kokatuz. Bizkaiak % 1,9ko atzerakadea izan dua, eta 15 urteko eta gehiagoko Interneten erabiltzaileak % 49,9 dira.

Edadeari erreparauta, erabiltzaile gazteenen -15 eta 24 urte artean- hazkundea nabarmentzekoa da, % 2,7 igon baita aurreko urtearen aldean. Ondoren edadekoak datoz -65 urte eta gehiagokoak-, % 2 hazi baitira 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean. Halan da be, % 2ko atzerakadea izan da 25 eta 34 urte arteko Interneten erabiltzaileen artean.

Generoen arteko aldea % 8,3koa zan 2009ko lehen hiruhilekoan, eta 2010eko lehenean % 7,7ra gitxitu da. 15 urteko eta gehiagoko biztanleei jagokenez, Internet erabiltzaileak gizonezkoen % 56,6 dira eta emakumezkoen % 48,9. 2010eko lehen hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, % 52,3 gizonak dira eta % 47,7 emakumeak.

Interneten ibilteko toki nagusia norberaren etxea da oraindino be; etxeko konekzinoak % 11 hazi dira eta erabiltzaile guztien % 91k etxetik egiten dau.

Interneteko konekzinoen batez besteko iraupena 77,1 minutukoa izan da 2010eko lehen hiruhilekoan, hau da, 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean 27 minutu pasa luzeagoa. Euskeraz nabigatzen daben erabiltzaileen portzentajea % 3,5 hazi da, eta ingelesez nabigatzen dabenenak % 1,6ko jatsierea izan dau. Gaztelania da oraindino be hizkuntzarik erabiliena, eta % 4,2 hazi da.

Internet bidez erosten daben pertsonen kopurua nabarmen hazi da, izan be, urteko lehen hiruhilekoan 32.000 pertsona gehiagok erabili dabe Internet erosteko, eta danetara, 316.100 izan dira Sarearen bidez erosketaren bat egin dabenak, hau da, % 33,6ko hazkundea 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean.

Bestalde, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologien ekipamenduak gero eta gehiago dagoz EAEko familia-etxeetan. 2010eko lehen hiruhilekoan, EAEko familia-etxeen % 61,4k ordenagailua euken, 2009ko lehen hiruhilekoan baino % 3,4 gehiagok.

Interneterako sarbideari jagokonez, 458.000 familia pasatxo dira (% 54,9) etxean zerbitzu hori dabenak. 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean 30.000 familia barri (% 7) dira. Sarera sarbidea dauen 14 urte baino gehiagoko biztanleria 110.700 pertsonatan hazi da 2009ko lehen hiruhilekotik.

Familia-etxeetako % 90,1ean sakeleko telefonoren bat dago, eta 14 urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, sakelekoa daben pertsonen portzentajea % 94koa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu