Kirol Merituaren urrezko domina Edurne Pasabanentzat

Bizkaie! 2010-05-26 18:18

Edurne Pasabanek gaur Madrileko aireportura heltzeaz bat, prentsaurrekoa eskaini dau eta bertan ezer baino lehen eskerrak emon deutsez guztiei, bidean geratu diran danei, soka-lagunei, familiari, babesle eta lagun guztiei. Pozez zoratzen azaldu da 'orain hamar urte ez nebalako orain lortu dogun hau pentsau be egingo'.

Edurne Pasabanek (Tolosa, 1973) gaur Madrileko aireportura heltzeaz bat, prentsaurrekoa eskaini dau eta bertan ezer baino lehen eskerrak emon deutsez guztiei, bidean geratu diran danei, soka-lagunei, familiari, babesle eta lagun guztiei. Pozez zoratzen azaldu da 'orain hamar urte ez nebalako orain lortu dogun hau pentsau be egingo'; munduan diran zortzi mila metrotik gorako tontorrak zapaltzeko amesa lortzeko 'munduko talderik onenaren' lana nahitaezkoa izan dala adierazo dau tolosarrak.

Munduko hamalau zortzimilakoetatik K2 izan dala gatxena adierazo dau, izozketak eta bestelako lesinoak izan zitualako. Ganerakoetatik ez dauela bat berenberegi azpimarratuko esan dau 'tontor danek daukielako zeozer berezia'.

Egun goi mendietarako dagoan lehia eta giroa kritiketan dituenei esan deutse erraza dala mendigoizaletasuna etxetik kritiketea, baina mendizaleak asko sufriduten dauela. Munduko 14 zortzimilakoak zapaltzen lehenengoa izan dan Oh Eun-Sun hegokorearragaz izandako tirabiren harian, Pasabanek adierazo dau, esandakoak esanda, ganerako mendizaleek egiten daben moduan, tontor guztietan izan dala egiaztatzeko frogak aurkeztu beharko dituala hegokorearrak. Edozelan be, azken erabagia edozein izanda be, oso pozik dagoala 14 zortzimilakoen proiektua amaituta.

Orain, barriz, oporrak hartu eta deskantsua hartzeko gogoa daukala esan dau baina hori baino lehen makinatxu bat harrera, omenaldi eta alkarrizketa emon eta jaso beharko ditu, besteak beste, Gipuzkoako Diputazinoak omenaldia eskainiko deutso; zapatuan harrera egingo deutsie Tolosan, eta bagilaren 19an, Alaba Kuttun izentauko dabe. Era berean gaur jakinarazo dabe Kirol Merituaren urrezko domina emongo deutsola Espainiako Gobernuak.

Hortik aurrera, hurrengo erronkea datorren urtean Everest oxigenorik barik igotea izango dala aurreratu dau.


Pasabanen 14 zortzimilakoak:

- Everest (8.848 metro). 2001eko maiatzaren 23an.
- Makalu (8.465). 2002ko maiatzaren 16an.
- Cho Oyu (8.201). 2002ko urriaren 5ean.
- Lhotse (8.516). 2003ko maiatzaren 26an.
- Gasherbrum II (8.035). 2003ko uztailaren 19an.
- Gasherbrum I (8.068). 2003ko uztailaren 26an.
- K2 (8.611). 2004ko uztailaren 26an.
- Nanga Parbat (8.125). 2005eko uztailaren 20an.
- Broad Peak (8.047). 2007ko uztailaren 12an.
- Dhaulagiri (8.167). 2008ko maiatzaren 1ean.
- Manaslu (8.156). 2008ko urriaren 5ean.
- Kangchenjunga (8.586). 2009ko maiatzaren 18an.
- Annapurna (8.091). 2010eko apirilaren 17an.
- Shisha Pangma (8.027). 2010eko maiatzak 17.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu